Skip to main content

Lankidetzan aritzea, ekonomia eraldatzeko

Intercooperar para transformar la economía

Otsailaren 22an, ALBOANek eta REAS Euskadik jardunaldi bat antolatu genuen Loiolan, bi erakundeen eta Latinoamerikako Comparte Sarearen artean garatzen ari den lankidetza-lanean aurrerapausoak emateko helburuaz.

 

Topaketa horren asmoa izan zen sareen eta beraien erakundeen arteko harremanak sendotzea, hots, COMPARTE eta REAS Euskadi erakundeen arteko lankidetzarako aliantza finkatzea. Jarduera dinamikoan mugitu ziren hainbat zeregin: elkarrizketa, ezagutzaren hartu-emana, elkar-sorkuntza eta adimen kolektiboa, gure artean ulertzeko, elkar aintzat hartzeko eta konektatzeko. Elkarrizketek hizpide izan zituzten merkaturatzeko eta kontsumo arduratsuaz aritzeko erronkak eta ahalmenak. Gehiago jakiteko, KRONIKA eta TXOSTENA irakur ditzakezu, bertan biltzen baitira topaketaren hausnarketak eta ondorioak.

 

Jardunaldia Ikaszabaltzen II proiektuaren eremuan gauzatu da, eta Alboan eta Reas Euskadi erakundeen elkarlaneko garapena izan du. Halaber, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.