Skip to main content

Eskerrik asko denagatik, Kontxi!

Kontxi Antón

Atsekabe handiz Kontxi Antón gure boluntarioa hil dela jakinarazi behar dugu. Ekainak 23, igandean, hil zen Kontxi, Kinshasako ospitale batean, Kongoko EDn, infekzio latz batengatik.

 

Bilbotar hau, 48 urtekoa eta Zientzia Politikoetan eta Gizarte Langintzan lizentziatua, Kisantu herrira joan zen 2018an, urtebeterako, VOLPA nazioarteko boluntariotzaren programa barruan. Fe y Alegría hezkuntza sareko zenbait eskolatan haurrei heziketa ematea zen bere ardura.

 

Bere eskuzabaltasuna, lanean gorputz eta arima aritzea, eta bere gaitasun profesionala nabarmendu nahi ditugu. Kontxik pertsona kalteberen alde egiten zuen izugarrizko lan bikaina. Bere lan nekaezinaren eredua geratu zaigu, eta bere bihotz handia, horrela irabazi baitzuen Kisantuko haurren maitasuna -"Mamá Afrika" deitzen zioten- eta baita Kongoko Fe y Alegríaren lankideena eta ALBOAN familia osoarena ere.

 

Une triste eta gogor hauetan Kongoko EDko Fe y Alegríaren taldeari eta jesuitei eskertu nahi diegu hilabete hauetan Kontxiri eman zizkioten jarraipenagatik eta laguntzagatik. Bere bizitzeko grina eta han, "azkenen" zerbitzura, "mugetan" egoteagatik zeukan poza gelditzen zaigu.

 

Goian bego, Kontxi, eta hezkuntza eta justiziaren aldeko lana sustatzen jarrai ezazu.

 

Kontxiren agurra

Uztailaren 5ean, ostiralean, 15 orduetatik aurrera Servisa belategian, Bilboko San Agustín 9 estartan (Udaletxe atzean) bisitatu ahal izango da.

Hileta elizkizuna Bilboko Begoña Basilikan uztailaren 8an, astelehenean, 19etan izango da.