Skip to main content

Chennaiko probintziak dalit komunitateen aldeko aukera areagotu du

Vasanth Kumar SJ

Chennai Jesuiten Probintzia berri bat da eta Tamil Nadu estatuaren iparraldean dago, Indiako hegoaldean.Estatu horretako Maduraiko Probintzia banatzearen ondorioz jaio da eta bitxia da, munduko gainerako jesuita-probintziak batzen ari direnean gertatu baita aurkako prozesua hau.

Vasanth Kumar Sj-rekin hitz egin dugu, Chennaiko Probintziako garapenerako bulegoko zuzendariarekin, gertuko etorkizuna markatuko duten erronkak zein izango diren jakiteko.

 

Nola bizi izan duzue Chennaiko Probintziaren jaiotza?

Gure probintzia ez da sortu bokazioak hazi direlako, baizik eta dalit komunitateekin dugun konpromisoagatik.Probintzia berria 2019ko abenduaren 28an eratu zen eta 173 jesuita ditu.Bi mende atzera egin behar dugu sustraiak aurkitzeko, garai hartan Portugal eta Italiatik etorritako jesuiten presentzia garrantzitsua baitzen Tamil Nadu estatuaren iparraldean.Jesusen Lagundia galarazi ondoren Frantziako elizgizonak egin ziren misioen kargu, 1837an Lagundia berriro itzuli zen arte.Handik urte batzuetara jesuita gehiago iritsi ziren, baita Tamil Nadu estatuaren hegoaldera ere.1925ean inauguratu zen eskualdeko lehenengo instituzio jesuita: Loiola Unibertsitatea Chennain, Tamil Naduko hiriburuan, eta 60ko hamarkadan jarri zen abian Berchmans Illam trebakuntza-gunea.90eko hamarkadan hartu zuen behin betiko pisua dalit komunitateen aldeko aukerak Fedea eta justizia zerbitzuaren barruan, Tamil Naduko iparraldean estatuaren gainerakoan baino dalit biztanleria handiagoa baita; hori dela eta, komunitate horietara bideratutako ahaleginak, obrak eta misioak bildu beharra zegoen.

 

Zein lan-alorrek identifikatzen zaituzte?

Chennai gaztea da urteei begiratuz gero, baina oso sustraituta ditu lehentasun apostolikoak: baztertutako komunitateekin ibili Gure Etxe Komuna zaintzeko konpromisoa hartu eta lankidetzan aritu; gazteriari lagun egin eta Jainkoarenganako bidea erakutsi.Errealitatea eraldatu nahi dugu eta hori egiteko, 5 ekintza-lerro ditugu:

  1. Dalit komunitateei lagun egin, bereziki kristau-komunitateei, indigenei eta migratuei eta errefuxiatuei, baita okerren eta baztertuta bizi diren taldeei ere.
  2. Ingurumena zaindu eta babestu, ingurumenaren narriadurak erasandako komunitateen eskubideak zainduz.
  3. Kalitatezko prestakuntza osoa eskaini gazteei, haien komunitateen aldaketa-motor bihur daitezen.
  4. Justizia, Bakea eta adiskidetzea sustatu fundamentalismoaren keinu ororen aurrean; Indian, askotan, kasten sistemaren ondoriozko bidegabeko harreman eta adierazpenak izaten dira.
  5. Gazteen bokazioei lagun egin.

 

Nola egiten duzue zuen lana?

Ahaleginak banatu egiten ditugu gizarte-zentroen sare zabala dugulako; lan-eremu desberdinetan espezializatuta daude eta kolektibo kalteberekin aritzen dira lanean, horien artean dalitak nabarmentzen dira.Adibidez, hezkuntza-arloan gure zentroek 8.000 haur baino gehiago artatzen dituzte eta 5.000 beka inguru ematen dira.

Beste lan-eremu garrantzitsua emakumeekin egiten dena da.Gizarte-erakunde batzuek emakume alargunei laguntzen diete –Indiako gizartean babesik gabe geratzen baitira–, trebakuntza eta eskubideei buruzko aholkularitza eskaintzen diete, baita mailegu txikiak ere, eta autolaguntzarako taldeak antolatzen dituzte.Enplegurako trebakuntza ere eskaintzen da zenbait arlotan: informatika, nekazaritza... Diru-iturri egonkorragoak eskuratu eta independentzia izan dezaten.

 

Alboanek babesten ditu Chennaiko Probintziako bi gizarte-zentroetako ekimenak:

  • Tamil Naduko Social Watch. Behatoki soziala, giza eskubideak eta eskubide sozialak errespetatzea zaintzen duena; tribu-taldeei, emakumeei, haurrei eta antolatu gabeko langileei lagun egiten die.
  • Palavai. Entitateak Irular komunitateari lagun egiten dio duintasuna, errespetua eta beren eskubideen aitortza berrezartzeko prozesuan, eta parte-hartze demokratikoko prozesuetan lagun egiten dio.

 

Zuk ere babestu ahal duzu gure lana Indian:

[[{"fid":"5964","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"386","class":"media-element file-default"}}]]