ALBOAN Meatzaritzari eta Estraktibismoari buruzko Gaikako Foro Sozialean

Alboan Alboan
28/11/2018
Meatzaritzari eta Estraktibismoari buruzko Gaikako Foro Soziala

Johannesburgo hirian, Hegoafrikan, azaroaren 12tik 15era bitartean, mundu osoko 300 aktibista baino gehiago bildu ziren Meatzaritzari eta Estraktibismoari buruzko Gaikako Foro Sozialean.ALBOAN taldeko Alicia Alemán eta Guillermo Otano lankideak bertan izan ziren Justice In Mining eragineko jesuita sareko beste erakunde batzuekin batera. 

Lehen harrera-egunean, gonbidatutako erakundeek beren ekimen ezberdinak aurkeztu ahal izan zituzten, eta ondorengo hiru egunak lanez betetakoak izan  ziren. Foroaren metodologiak parte-hartzea era honetan egituratu zuen. 

Bigarren egunean, ekonomia estraktibistaren borrokei eta eztabaida estrategikoei buruzko hausnarketa kolektiboa egin zuten. Erresistentzia-mugimenduen eskualdeko ikuspegien inguruko mahai-ingurua egin ondoren, baliabide naturalen ustiapen intentsiboaren mende ez dauden beste eredu ekonomiko batzuetarako "bidezko trantsizioak" jorratu zituzten. Arratsaldean, berriz, 10 lantalde antolatu zituzten gai ezberdinetan zatituta (ekofeminismoa, artisau meatzaritza, borroka sozialaren kriminalizazioa, krisi ekologikoa, osasuna eta segurtasuna, e.a.). 

Gai horiekin jarraituaz, hirugarren egunean, interes eta jarrera berak partekatzen dituzten mugimenduen eta erakunde sozialen arteko sinergiak eztabaidatzeko batzarrak egin zituzten. Interes gehien piztu zuten gaiak meatzaritzak eragindako komunitateek “Ez esateko duten eskubidea” edo legezko esparruen eta nazioarteko erakundeen egitekoa gatazka sozial eta ingurumen-arlokoetan izan ziren. Testuinguru horretan, aldi bereko topaketak antolatu zituzten Justice In Mining jesuita sarearen eta Elizak eta Meatzaritza sare latinoamerikarraren artean, Elizak estraktibismoaren inguruko eztabaidetan izan beharreko paperaren eta Latinoamerikako lurralde-errealitatea Afrikan edo Asian industria estraktiboek mehatxaturiko ekosistema handiak partekatzen dituzten beste eskualde batzuetakoarekin konektatzeko beharraren inguruan hausnartzeko. 

Lan hori abiapuntutzat hartuta eta denentzako proposamenak eraikitzeko asmoarekin, batzorde antolatzaileak azken deklarazioaren eta denen lan-agendaren zirriborroa proposatu zuen, eta hainbat taldetan eztabaidatu zuten, azken osoko bilkuran berreste aldera. Bi dokumentuen azken bertsioa hainbat hizkuntzatan argitaratuko dute laster. 

Sareetan jarrai dezakezue ondorengo hastag-ean: #TSFMining #TSFSA

Kategoria: