Pertsona migratzaileak eta errefuxiatuak: harrera eskaintzen eta bizikide izaten ikasi Nafarroan
Une honetan ikasturte berria prestatzen ari gara eta, halaber, ondoko proiektu honen 2017-2018ko Txostena aurkeztu nahi dizuegu: “Pertsona migratzaileak eta errefuxiatuak: harrera eskaintzen eta bizikide izaten ikasi Nafarroan. MÁS ALLÁ DE LAS FRONTERAS-MUGETATIK HARATAGO”, Nafarroako Gobernuak finantzatua.
Ikasleekin gai hori landu nahi izan duzuen hainbat irakasleri esfortzua eta interesa eskertu nahi dizkizuegu, arazo horrek interpelatzen gaituelako eta, horren ondorioz, pertsona, gizarte zein erakunde gisako erantzuna eskaini behar dugulako. ALBOANekin proiektu honetan inplikatu diren ikastetxeak 20 baino gehiago izan dira, eta 300 irakasle eta 4.000 ikasle inguru mobilizatu dira.
Halaber, 7 talde eskautek ere parte hartu dute (Scouts Católicos de Navarra-Nafarroako Eskaut Katolikoak).
[[{"fid":"2333","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"405","width":"641","class":"media-element file-default"}}]]
Oraindik lan handia daukagu herritartasun aktiboa, inklusiboa eta harrerakoa bultzatzen jarraitzeko; horregatik, lanean aritzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Informazio gehiago nahi baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete posta elektroniko honetara idatziz a.urretavizcaya@alboan.org edo telefono honetara deituz. 948 231 302
Mila esker mundu hobea egiteko esfortzu partekatu honengatik!!!