Martxoaren 15ean haur errefuxiatuen alde korrika egingo du Gasteizen
“Korrika egin kausa baten alde” lasterketa solidarioa Gasteizera itzuliko da 15. edizioan, Entreculturas eta Alboanekin batera urtero antolatzen dugun zirkuituaren barruan, Estatuko beste 15 hiritan ere egingo delarik.
Haur errefuxiatuen hezkuntzarako eskubidea defendatzera aterako gara korrika egitera, bereziki Hego Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan, bertan bi GKEok hezkuntza eta haurren babeserako proiektuak garatzen baititugu..
Aurtengo edizioan, María Pérez García, martxa atletikoan 2 domina olinpiko lortu dituena, enbaxadore izango da. Maríak babes-egoeran edo nahitaezko desplazamenduan dauden neska-mutilen hezkuntzarako eskubidea babestu nahi du, eta, beste behin ere, kausa sozialekiko konpromisoa eta kirolak sor dezakeen ilusioa eta itxaropena erakutsi nahi izan ditu.
- Noiz: Martxoak 15, igandea, 11:00
- Tokia: San Prudentzio kalea. Arka plaza (Gasteiz).
- Modalitatea: 6 kilometroko lasterketa

Zergatik egin behar dugu korrika haur errefuxiatuen alde?
Bildutako funts guztiak haurrei indarkeriatik urrun ikasi, jolastu eta hazi ahal izateko gune seguruak bermatzen dizkieten proiektuetarako erabiliko dira. Gaur egun bost adingabetik bat gatazka armatuen eraginpean bizi da.
49 milioi haurrek ihes egin behar izan dute beren etxeetatik gerrak, klima-krisiak edo aukera-faltak direla eta. Egoera honetan, hezkuntza da galtzen den lehen eskubideetako bat, nahiz eta eskola egonkortasuna, ikaskuntza eta babesa eskaintzen dituen babesleku segurua izan.
Lasterketa hau hausnartzeko gonbita ere bada, non krisiek —urrun samar badirudite ere— sustrai komunak baitituzte eta pertsona guztiengan eragin baitezakete.

Zure parte-hartzea garrantzitsua da
Aurten ere, Egibide ikastetxeak eta Alboan-ek indarrak batu dituzte herritar guztiek hitzordu solidario horretan parte har dezaten.
Korrika egin ahal izango duzu, haurren aldeko zure ahotsa entzunarazteko eta haur errefuxiatuen eskubideekiko konpromisoa adierazteko.
Dortsalak jaso
Dortsalak ur botila malgu batekin batera banatuko dira lasterketa egunean 10:00etatik aurrera irteera gunean.
Proba hau Arabako Atletismo Federazioaren lasterketa-zirkuitukoa da.

