Lan eskaintza: Kudeaketa koordinatzailea

Kudeaketa Koordinazioko lanposturako pertsona bat bilatzen ari gara, motibazio handikoa eta Alboanen misioarekin eta estiloarekin identifikatzen dena. Interesdunek curriculuma eta motibazio-gutuna bidali ahal dituzte posta elektronikoz personal@alboan.org helbidera 2024ko otsailaren 2ra arte, gaian "Erref.: Kudeaketaren koordinazioa" adieraziz.
1. Lanpostuaren egitekoa
Kudeaketa-arloaren buru izatea, eta erakundearen politika eta prozesu ekonomiko-finantzarioak eta zerbitzu orokorrekoak koordinatzea.
2. Kokapena organigraman
Zuzendaritzaren menpe.
3. Lanpostuaren eginkizunak
- Erakundeko koordinazio-taldean parte hartzea.
- Kudeaketa-arloa gidatzea, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen talde bat koordinatuz.
- Kudeaketa-arloko jarduerak planifikatzea eta ebaluatzea, eta haien prozesuak hobetzea, haien eraginkortasuna handitzeko.
- Epe ertainerako finantza-plangintzako prozesu instituzionalen eta urteko aurrekontuen buru izatea, horien definizioan eta jarraipenean, koordinazio-taldearen jarduerak koordinatuz, lantalde gisa, bai eta arloko koordinazioenak ere, banaka, finantzaketa-iturri publiko zein pribatuen iraunkortasuna eta dibertsifikazioa bermatzeko.
- Kontabilitate orokorra, analitikoa eta kontabilitatez kanpoko egoerak gainbegiratzea, bai eta finantza-egoeren elaborazioa ere.
- Patronatuaren aurrean txosten ekonomiko-finantzarioa egitea, erakundearen aurrekontuak eta urteko kontuak onartzeko.
- Erreferentzia izatea finantzen, gardentasunaren eta gobernu onaren kanpo-auditoretzarako.
- Finantza-inbertsioen zorroa kudeatzea eta inbertsioen txostena aurkeztea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren irizpideen arabera.
- Diruzaintza kudeatzea eta erreferentzia izatea finantza-erakundeentzat.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroarekin kontuak emateko eta lege-aldaketak (estatutuak, patronatua, ahalordetzeak) jakinarazteko betebeharrak gainbegiratzea.
- Langileen administrazioa koordinatzea eta kanpoko gestoriarako erreferentziazko pertsona izatea.
- Zerga- eta lege-betebeharrak betetzen direla bermatzea.
- Notariotzekin eta albazeekin elkarrizketa koordinatzea, herentziak eta legatuak kudeatzeko.
- Erakundearen informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) plangintza eta kudeaketa integrala bermatzea.
- Erosketen kudeaketa gainbegiratzea, ezarritako irizpide ekonomiko eta etikoen arabera.
- Alboan-ek beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenak berrikustea, onartzea eta artxibatzea.
4. Eskatutako profila
- Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako edo Ekonomiako goi-mailako unibertsitate-formakuntza akademikoa.
- Gutxienez bost urteko esperientzia antzeko lanpostuetan, ahal bada hirugarren sektorean.
Baloratuko da:
- Alboan-i buruz aurretiko ezagutza eta/edo boluntariotzako esperientziak.
- Euskaraz eta ingelesez aritzea, mintzatua eta idatzia.
5. Eskatutako eskumenak
- Ekintzailetza- eta lidergo-gaitasuna.
- Lorpenera bideratzea.
- Profesionaltasuna: lan zorrotza eta kalitatezkoa.
- Denboraren plangintza, kudeaketa eta lehentasunak ezartzea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna eta proaktibitatea.
- Sormena, jarrera positiboa erronka berrien aurrean eta ikasteko interesa.
- Harreman pertsonaletarako erraztasuna eta enpatia.
6. Eskaintzen da
- Alboan erakundearen barne-baremoaren araberako ordainsaria.
- 36 orduko lanaldi osoa astean.
- Alboan-ek berdintasunaren aldeko plana, ingurune seguruko politika eta genero-politika ditu.
- Lekua: Alboan-eko Bilboko egoitza.
- Hasierako data: 2024ko martxoa