Skip to main content

Laku handietako eskualdeko errefuxiatuen testigantza Nafarroako Parlamentura iritsi da

Otsailaren 20an, Nafarroako Parlamentuko Nazioarteko Bizikidetza eta Elkartasunerako Batzordeak harrera egin zien Ousmane N'Gaide Tanzania-Burundiko Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko zuzendariari eta Alboan-eko ordezkaritza bati.

 

Lan-saioan, Tanzania eta Burundi arteko bi mugako ekintza humanitarioaren esparruan errefuxiatuei laguntzeko lanaren berri eman zuten bi erakundeek. N 'Gaideren agerraldian adierazi zuenez, errefuxiatuen ia % 76 errenta baxuko edo ertaineko herrialdeetan hartzen dituzte, eta % 70a, inguruko herrialdeetan.

 

N 'Gaidek Burundin bizi den egoera azpimarratu zuen, ia 13 milioi biztanle dituen 27.834 kilometro karratuko herrialdea, eta horrek erakusten du zer-nolako presio demografikoa pairatzen duen.

 

Bestalde, Alboan-eko Ani Urretabizkaiak azaldu zuenez, GKEak urteak daramatza Nafarroan "Mugetatik haratago" hezkuntza-proposamenean lanean, desplazatuen testuinguru globalaren errealitatea herritarrei hurbiltzeko eta "tokiko administrazioen agendak eta administrazio globalak gero eta lotuago" daudela kontzientziatzeko.

 

Gaineratu zuenez, beharrezkoa da harrera-herrialdeetan "abegi onaren kultura" bultzatzea, errefuxiatuek "bizi-baldintza duinak" izan ditzaten.

 

Nafarroako egonaldian, Ousmane N 'Gaide Tuterako San Frantzisko Xabierkoa ikastetxe jesuitara joan zen, Erriberako hiriburuko Padre Lasa Zentroan (Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua) jendearentzat zabalik zegoen topaketa bat izan zuen, eta hitzaldi bana eskaini zuen Iruñeko Gazteriaren Etxean eta San Inazio ikastetxean, non 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten.