Kolonbiako, Ekuadorreko, Euskal Herriko eta Venezuelako harrera- eta adiskidetze-esperientzien topaketa
Alboan-en Gazte Sareak egiten dituen jardueren esparruan, urriaren 23an, goizean, Kolonbiako, Ekuadorreko, Euskal Herriko eta Venezuelako migratzaileen harrera-esperientzietako ordezkariak bilduko dira Bilbon. Gazte Sareko koordinatzaileak eta begiraleak, Latinoamerikako JRSko (Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita) lantalde batekin batera, hainbat hilabetez lanean aritu dira topaketa hau posible bihurtzeko.
Topaketa Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako ekintza humanitarioko proiektu baten parte da; hortaz, prozesu luzeago eta sakonago baten parte da. Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren esparrutik, proiektuak Kolonbiako, Venezuelako, Ekuadorreko eta Euskal Herriko harrera-, hospitalitate- eta adiskidetze-jardunbide egokiak ezagutzea, ikusaraztea, partekatzea eta sustatzea du helburu.
Horretarako, azken urtean, JRS eta Alboan, Loiolaetxea Elkartearen eta Ellacuría Fundazioaren laguntzarekin, jardunbide egokiak identifikatzen eta erregistratzen aritu dira. Maiatzaren 30ean haietako batzuk ezagutarazi genituen Alboan-en Gazte Sareko VIII. Topaketan. Urriaren 23an, esperientzia horien (eta beste batzuen) ordezkariek elkar ezagutu ahal izango dute, besteak beste informazioa, ikasitakoa eta hobekuntza-proposamenak trukatzeko.
Topaketa horretan, gainera, hedabideak, ikastetxeak eta beste erakunde batzuk bisitatuko dira.
Bildutako esperientzia guztiak laster egongo dira eskuragarri Alboan eta JRS-LAC prestatzen ari diren harrera-jardunbide egokien webgunean.