Skip to main content

Ibermática Fundazioa inpaktu sozial positiboa eta ingurumen-erantzukizuneko inpaktua sortzen

Ibermatica Fundazioak bat egin du Lurraren aldeko Mugikorrekin, 105 kg baino gehiago dohaintzan emanez
Ibermatica Fundazioa se ha unido a Móviles por la Tierra, donando más de 105 kg de dispositivos

Ibermática Fundazioak, Ayesa Fundazioarekin batera, bat egiten du Mugikorrak Lurraren alde ekimenarekin eta gure enpresa-ekosistema arduratsuarekin. Kongoko Errepublika Demokratikoan kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoeran dauden emakume langileen baliabide naturalen ustiapenaren eta giza eskubideen urraketaren arteko harremana ezagutarazten duen proposamena.

Kongoko gatazkan, emakumeak dira lehen biktimak, gizartean sakon errotutako ohituren ondorioz. Emakumeek beren gain hartzen dituzte familiaren ardurak eta, gainera, meategietako gatazkak eragindako pozoitzearen ondorioz, indarkeria mota guztien arriskupean daude. Talde armatu guztiek gatazkan egindako bortxaketak eta gehiegikeriak eta lekualdatutako pertsonen esparruetako gizonek eurek egindakoak. Ondorioz, trauma psikologikoez gain, gaixotasun larriak hartzen dituzte, eta errefuxiatu-esparroetan baliabiderik ez dutenez, euren egoeraren aurrean prostituzioan aritzera behartuta ikusten dute euren burua.

Hala, Lurraren aldeko mugikorren kanpainian parte hartzera animatzen zaitugu, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren (JRS) eta Ikerketa eta Gaikuntzarako Arrupe Zentroaren (CARF) laguntzarekin, lekualdatutako pertsonentzako eremuetan. Bertan, indarkeriaren biktima diren nerabe eta emakumeentzako laguntza psikosoziala, dagozkien eskubideen inguruko alfabetatze eta sentsibilizazio ikastaroak, eta bigarren maila amaitzeko nerabeentzako prestakuntza sustatzen dituzte, hezkuntza sarean irakasle gisa integra daitezen.

Sexu indarkeria pairatu duten emakumeei harrera etxeak sortuz laguntzen zaie; bertan, emakumeek arreta medikoa, talde terapia, aldi baterako sabaia eta autonomia ekonomikoa lortzea ahalbidetuko dien ogibidea ikasteko aukera aurkitzen dute. Horrez gain, erabakiak hartzeko prozesuetan emakumeen parte-hartze aktiboa ahalbidetuko duten gaitasunen inguruko prestakuntza emango zaie, beren eta beren komunitateen beharrak eta interesak defendatzeko lidergoa sendotuz.

Horregatik, eskerrak eman nahi genizkien 105 kilogramo mugikor baino gehiagoren ekarpenagatik. Horrez gain, enpresa-ehunera bideratutako gizarte-berrikuntzako proiektu bat babesten du, zeinak 2030 Agendari laguntzen baitio erabiltzen ez diren gailu korporatiboen (telefono mugikorrak eta tabletak) dohaintzen bidez, eta, hala, laguntza humanitario bihurtzen ditugu. Era berean, ekonomia zirkularraren balioak sustatzen ditu, hondakinak eta kutsadura ezabatuz, produktuak eta materialak erabiltzen jarraituz eta sistema naturalak birsortuz, mugikor horien bizi-zikloa zabal dadin.

Animatzen al zarete zuen enpresako mugigorrak ematera? Alboan-en zure arazoari irtenbide erraza eta jasangarria ematen laguntzen dizugu.

Kontaktatu