Skip to main content

Gasteiz euripeko lasterketa solidarioan murgildu zen errefuxiatutako haurren alde

Gasteiz se vuelca con la infancia refugiada en una carrera solidaria bajo la lluvia

Eguna euritsu eta hotz esnatu zen, eta eguraldi kasxkarrak ez zuen atsedenik eman. Baina horrek ez zuen eragotzi Egibide ikastetxeak eta Alboanek Haur Errefuxiatuen aldeko Korrika lasterketa solidarioan parte hartzeko eginiko deialdira 300 pertsona baino gehiago joatea.

Alboanek Entreculturas-ekin batera antolatzen duen Korrika Egin kausa baten alde zirkuitukoa da lasterketa hau. 15. edizioa du jada, eta 9.a Gasteizen. 6 km-ko zirkuitua klasikoa da dagoeneko, eta korrikalariak biltzen ditu bi helburuk animatuta: kiroletakoa eta solidarioa. Lasterketa horretan bildutako diru guztia Alboanek eta Entreculturasek Hego Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan laguntzen dituzten proiektuetara bideratuko da. Haurrei indarkeriatik urrun ikasi, jolastu eta hazi ahal izateko gune seguruak bermatzen dizkieten ekimenak.

Aurten, eguraldi iragarpena bereziki txarra zen eta euria lagun izan genuen lehen ordutik. Goizeko bederatzietan hasi ziren biltzen Egibide ikastetxeko eta Alboan-eko taldeak, boluntario guztiekin batera. “Eguraldi txarrari, aurpegi ona” esaldia presente izan genuen uneoro: barreak eta umore ona izan ziren karpen antolaketaren lagun, parte-hartzaileei harrera egiteko Arka Plazan.

   

 

Goizeko 10etan irekitzen ziren dortsalak jasotzeko eta izen emate berriak egiteko postuak. Berehala, Isabel Gajate, Alboanen Gasteizko egoitzako kidea, eta Gorka Agirre, Egibideko irakaslea, “giroa berotzen hasi ziren, parte hartzera animatuz. Ainhoa Armentia Gasteizko egoitzako arduradunak gogorarazi zuen gaur egun munduan 49 milioi haurrek beren etxeetatik ihes egin behar izan dutela gerren, krisi klimatikoen edo aukera faltaren ondorioz.

11etan hasi zen lasterketa, eta minutu batzuk geroago iritsi ziren helmugara lehen parte-hartzaileak: Markel, 035 dortsalarekin eta 19:55eko markarekin, bigarren urtez jarraian lasterketa irabazi duena, eta Diana, 004 dortsalarekin, lehen emakume sailkatua, 3 minutu geroago. Handik gutxira, gainerako parte-hartzaileak iritsi ziren, eta indarrak berritzeko aukera izan zuten, jan-edanarekin eta Kaikuk eta Udapak oparitutako produktuekin.
 


Gizonezko eta emakumezkoen kategorietan sailkatutako lehen hiru pertsonei Gaikar Kirolak emandako sariak banatu ondoren, Cafés Baquék emandako produktuen eta bidezko merkataritzako saski baten zozketa egin zen.

Egun ederra izan zen, beste behin ere egiaztatu baitugu gasteiztarrek erantzuten dutela gurea bezalako kausa solidarioen aurrean. Boluntario-talde zoragarriari eta parte hartu zuten guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Zuek gabe, horrelako ezer ez zen posible izango.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketa hau babesten eta ahalbidetzen duten erakunde eta enpresa laguntzaileei: RPK, UDAPA, Gaikar Kirolak, Kaiku, Ford Mintegui, Cafés Baqué, Gasteizko Udala, Deloitte, Mapfre, GAES, Laboral Kutxa eta El Correo.

"Korrika egin kausa baten alde, korrika egin haur errefuxiatuen alde" ekimena ez da gelditzen, eta lanean ari gara Iruñean maiatzaren 17an izango den datorren hitzordurako. Espero dugu Nafarroako eta inguruetako pertsona guztiek data hau zuen agendan gordetzea. 
 

Kategoria

Erlazionatutako albisteak