Skip to main content

Estraktibismoa, emakumea eta erresistentzia

Latinoamerikako komunitate indigenak beren lurraldeen aurkako erasoen aurrean antolatzen dira
Comunidades indígenas de América Latina se articulan ante las agresiones a sus territorios

Irailaren 16tik 20ra, Alboan-eko ordezkaritza batek Manaosen parte hartu zuen, “Abyayala topaketa: Estraktibismoa, emakumea eta erresistentziak” Indigenen Elkartasun eta Apostolutzarako Sareak (RSAI) antolatuta. Boliviako, Txileko, Peruko, Brasilgo, Guyanako, Argentinako, Paraguaiko, Venezuelako, Ekuadorko, Guatemalako, Panamako eta Mexikoko indigenen komunitateetako liderrak bildu ziren bileran.

Brasilgo Amazoniaren bihotzean minezko istorioak partekatu ziren, lurralde eta gorputzetan estraktibismoaren dinamika suntsitzaileek eragindako zauriak. Baina erresistentzia esperientziak ere partekatu ziren, arbasoen espiritualtasunean sakonki errotuak; espiritualtasun horrek jakinduria, aholkua eta indarra ematen dizkio bere konpromisoari. Topaketako ahotsik indartsuenek emakume aurpegia izan zuten. Bereak izan dira testigantza mingarrienak, eta bereak izaten ari dira erresistentziaren lidergo agerikoenak. Topaketari amaiera emateko, elkarrekin ibiltzen jarraitzeko, zubi osagarriak sortzeko eta etorkizun alternatiboak eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartu zen. Alboanek ere bere gain hartu du konpromiso hori.

 

Topaketaren komunikatua

 

Manaoseko topaketa

 

Eta emakumeei entzuteko eta espazioa emateko aginduei kasu eginez ixten dugu gure topaketa. Jatorrizko herri gisa, gure mundu-ikuskera bizirik mantentzeko konpromisoa hartzen dugu, gure espiritualtasunari besarkada bat emateko, garaituak ez izateko, borroketan laguntzeko emakumeak alde batera utzi gabe, gure lurraldeak defendatzeko eta mugatzeko borrokarekin jarraitzeko, estraktibismoaren mehatxuen aurrean babes gisa.

Jallalla Jatorrizko Herriak…! Jallalla Pueblos de Abya Yala…!