Enpresen inpaktu soziala neurtzeko ikastaroekin inspiratuta!

Pasa den irailaren 9an eta 10ean Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroaz gozatu genuen Donostian. Inpaktu soziala neurtzeko azken aurrerapenak eta erronkak.
Ospe handiko adituak ditugu, hala nola, Ainurul Rosli eta Charlotte Österman Social Valuekoak, Charles Castro Eragin Soziala Neurtzeko Espainiako Elkartekoak (ESIMPACT), José Luis Retolaza Deustuko Unibertsitateko Zuzendari Zientifikoa eta Leire San José Ekonomia Finantzarioko Katedraduna.
Inpaktu soziala neurtzeko eta kudeatzeko nazioarteko praktika aurreratuen ikuspegi panoramikoa eduki ahal izan genuen, eta, aldi berean, erregulazioan eta sortzen ari diren joeretan garapen berriagoak partekatu ahal izan ziren. Era berean, inpaktu sozialaren eremuko ikuspegi eta perspektiba metodologikoen inguruko eztabaida sustatu zen, iritzi eta alderdi desberdinak partekatu ahal izateko espazio aberasgarri bat sortuz.
Ikastaroan azken joera eta praktika berritzaileei buruz hausnartu eta ikasi ahal izan genuen, hala nola, impact washing-ari nola aurre egin, neurketaren balioak soilik monetarioa izan beharko lukeen ala ez, kontabilitate soziala eta aldaketaren teorian oinarritutako inpaktu soziala, non gizartean aldaketa positibo eta neurgarri bat sortu emaitza gisa.
Honen inguruan hausnartzera gonbidatzen zaituztegu:
“Aldaketaren teoria bat bide-mapa bat bezalakoa da. Gure bidaia planifikatzen laguntzen digu, gaur egun gauden puntutik noraino iritsi nahi dugun (…) galdera honi erantzuten laguntzen digu: Zer aldaketa lortu nahi dugu eta zer gertatu behar da aldaketa hori lortzeko?” (Alfredo Ortiz eta Guillermo Rivero (2007): Aldaketaren teoria desmitifikatzen, Hitzart)