Skip to main content

Elkartasunean haziz: hezkuntza eraldatzailea zure ikastetxean

Creciendo en solidaridad

“Elkartasunean Haziz” aldizkako newsletterra da, eta haren bidez helarazi nahi dizkizuegu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gizarte-erakundeen eta Jesusen Lagundiko ikastetxeen artean aurrera eramaten ari garen hezkuntza-proiektuei buruzko berriak eta berrikuntzak.

Hezkuntzaren bidez, eta familiekin elkarlanean, ikastetxe jesuitek beren ikasleei laguntzen diete hazten eta besteentzako pertsonak izaten, horrela errealitatea kolektibo zaurgarri eta zapalduen alde eraldatzeko.

Gizarte-erakundeek, berriz, gizartea eraldatzea dute helburu, gizarte eta mundu bidezkoago eta adiskidetuago bat eraikitzeko. Horretarako, jesuiten ikastetxeetako hezkuntza-komunitatearekin (ikasleak, irakasleak, zerbitzuetako langileak eta familiak) batera egiten dute esku-hartze, sentsibilizazio, hezkuntza, mobilizazio eta eragin-lanaren zati handi bat.

Lankidetza horren guztiaren berri emateko, aldizka Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jesuiten ikastetxeetako ikasleen familiek, hala nahi izanez gero, posta elektronikoz jasoko dituzte azken albisteak, eta ikastetxean beren seme-alabekin egiten diren proiektu eta ekimenen berri emango dizuegu, guztion artean mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko.
 

Kategoria

Erlazionatutako albisteak