"Korrika egin kausa baten alde 2025" otsailaren 16an izango da Bilbon, larrialdietan dauden haurrei laguntzeko

Datorren otsailaren 16an, "Korrika egin kausa baten alde, Egin korrika larrialdian dauden haurren alde" lasterketa solidarioa egingo dugu Bilbon. Ekitaldi hau Entreculturas GKEarekin batera urtero egiten dugun “Korrika egin kausa baten alde” zirkuituan kokatzen da, eta 2025ean 15 hiritan egingo da. 14. edizio honetan lasterketa solidarioak larrialdi egoeran dauden haurren hezkuntza eskubidea babestu nahi dugu eta horretarako Bilbon Jesuitak Ikastetxea, Ellacuría Fundazioa eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza izango dugu.
Gogoeta egitera gonbidatu nahi dugu, nola mundua espazio partekatu bat den, non krisiek, nahiz eta urrunak iruditu, sustrai komunak dituzten, eta lurreko pertsona guztiei eragin diezaiekete. Horren erakusgarri, Valentzian DANAren ondorioz gauzatzen diren ekintza-ildoak ere babestuko ditugu bilduko den diruaz.
Valentziara ez ezik, Alboanek eta Entreculturasek Libanon, Tanzanian eta Txaden ditugun proiektuetara bideratuko dira funtsak. Herrialde horietan lan egiten dugu larrialdi-egoeretan bizi diren haurrek jolasteko, trebatzeko eta hazteko gune seguru bat izan dezaten. Hori funtsezkoa da gatazka armatuek, klima-aldaketak eta hondamendi naturalek haur ahulenei gero eta modu bortizagoan eragiten dieten mundu honetan.

Otsailaren 16an, igandean, da hitzordua
Familia osoak parte hartzeko aukera izango duen kirol eta jai eguna prestatu dugu. Irteera Itsas Museotik izango da, Carola Garabiaren aurrean, goizeko 11:00etan 6,3 km-ko lasterketarako, eta 11:05ean 5,3 km-ko ibilaldia egiteko.
Parte-hartzaile guztiek bi dortsal izango dituzte: 339 eta 56. 339 dira 2023an izan ziren hondamendi naturalak. Eta 56 dira gatazka armatu aktiboen kopurua, “kopururik handiena II. Mundu Gerraz geroztik”.
Dortsalak otsailaren 13an, 8:00etatik 18:00etara, eta otsailaren 14an, 8:00etatik 15:00etara, banatuko dira Alboan-eko Bilboko egoitzan (Aita Lojendio kalea 2, 2a), eta lasterketaren egunean, 10:30etik aurrera, irteera-gunean. Eta, gainera, Zero Dortsala izango dugu bertaratu ezin direnentzat, baina kausarekin kolaboratu nahi dutenentzat.
Gogoratu: otsailaren 16an, igandean, larrialdi egoeran dauden haurren hezkuntzaren aldeko hitzordua dugu.