16.000 lagunek hartu dute parte “Korrika egin Kausa baten alde” 13. edizioan

19 hiritako 16.000 lagunek hartu dute parte "Korrika Egin Kausa baten alde" 13. edizioan, Alboan-ek eta Entreculturas-ek antolaturiko lasterketa solidarioen zirkuituan. Milaka lagunek babestu dute, hala, gure proiektuak gauzatzen ditugun herrialdeetan (Ukraina, Afrika Erdiko Errepublika, Kolonbia...) babes- edo lekualdatze-egoeran dauden haurrak hezteko eskubidea.
Otsailaren hasieran Bilbon egindako lehen probaren ondoren, gainerako lasterketak egin ziren Madrilen, Leonen, Valladoliden, Logroñon, Sevillan, Tuteran, Ubedan, Gasteizen, A Coruñan, Cadizen, Iruñean, Zaragozan eta Cornellá de Llobregaten. Gainera, eskola-lasterketak antolatu dira Vigon, Oviedon, Gijonen, Kordoban, Badajozen eta Errioxan.
Korrika Egin Kausa baten alde, Korrika egin haur errefuxiatuen alde
Bildutako 150.000 euroei esker lankidetza egitasmoak bultzatuko ditugu, haur errefuxiatu eta desplazatuei esparru segurua bermatzeko, indarkeriatik urrun jolastu, trebatu eta hazi ahal izateko. Gerra eta gatazka armatuek 420 milioi haurrengan eragiten dutela kontutan izanda, funtsezkoa da hori.
“Korrika Egin Kausa baten alde” edizio hau posible izan da 950 boluntarioren laguntzari esker; izan ere, beren denbora, gaitasuna eta ahalegina inbertitu dituzte lasterketa-zirkuitu solidario hau aurrera ateratzeko. Halaber, ezinbestekoa izan da parte hartu duten 60 enpresa kolaboratzaileen laguntza. Mila esker zuen konpromisoagatik, eta Korrika Egin Kausa baten alde 2025ean izango gara!