Filologia Hispanikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Testuen Edizio eta Argitalpenean diplomatua (Deustuko Unibertsitatea) da. Zenbait hezkuntza-esperientziaren ondoren, 2000az geroztik hezkuntza- eta zuzendaritza-ardurak izan ditu Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxean, Jesusen Lagundiaren obran. 2013tik 2022ra bitartean, ikastetxe horretako zuzendari izan zen. Jesusen Lagundiko EDUCSI Iparraldeko zentroen sareko hezitzaile berrientzako prestakuntza-jardueretan lagundu du.