PA Loyola ordezkaria eta Arrupe Etxea Fundazioko zuzendaria. Tuteran jaio zen 1964an, Xabierko San…
Gehiago irakurri
P. Vicente Marcuello Navarro sj
PA Loyola ordezkaria eta Arrupe Etxea Fundazioko zuzendaria. Tuteran jaio zen 1964an, Xabierko San Frantzisko ikastetxeko ikasle ohia. Comillas Unibertsitatean (Madril) Psikologian 3 urte egin ondoren, 1986an Jesusen Lagundian sartu zen. Psikologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1990) eta Teologian Weston Jesuit School of Theology-n (Boston, 1998). Tuteran apaiztu zen 1997an. Jesusen Lagundiko misioaren lehen urteetan, Indautxu eta Durangoko ikastetxeetako hezkuntzara bideratua izan zen.
María Begoña Marañón Unanue
Radio Bilbao irrati-kateko zuzendaria. Euskadiko Cadena SER irrati-kateko zuzendaria.Giza Zientzietan -…
Gehiago irakurri
María Begoña Marañón Unanue
Radio Bilbao irrati-kateko zuzendaria. Euskadiko Cadena SER irrati-kateko zuzendaria.
Giza Zientzietan - Komunikazioan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea).
Historian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea).
Masterra: Business Innovation- Deusto Business School.
Gizarte Ikerketa, Aholkularitza eta Berrikuntza masterra ikasten, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientziak Fakultatean.
Guillermo Dorronsoro Artabe
Deusto Business School zentroko dekanoa. Zuzendaritzako lanpostuetan aritu da korporazio ezagunetan …
Gehiago irakurri
Guillermo Dorronsoro Artabe
Deusto Business School zentroko dekanoa. Zuzendaritzako lanpostuetan aritu da korporazio ezagunetan (Accenture, Iberdrola, EDP/Naturcorp, Socintec/Indra), beti teknologia oinarri duten negozio berrien estrategiarekin eta sustapenarekin edo kudeaketarekin zerikusia duten postuetan. Azken urteotan Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sistemaren eraldaketan modu aktiboan parte hartu du.
Amaia Arzamendi
Jesusen Lagundiko Hezkuntza Sektoreko Iparraldeko (Educsi) koordinatzailea da. Biologian lizentziaduna da…
Gehiago irakurri
Amaia Arzamendi
Jesusen Lagundiko Hezkuntza Sektoreko Iparraldeko (Educsi) koordinatzailea da. Biologian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta beti egon da hezkuntza munduarekin lotuta, zientzien arloko irakasle gisa eta kudeaketa-lan askotan. Donostiako jesuiten San Ignacio ikastetxeko zuzendaria izan da 2009tik 2018ra bitartean, eta zentro horretako kide da 1998tik. Era berean, Ignaziotar Pedagogiako Masterreko irakaslea da, zehazki, "XXI. mendeko ikastetxeak eraldatzeko Ignaziotar Lidergoa" irakasgaian
Jenny Cafiso
Gaur egun, Jenny Cafiso Toronton (Kanada) egoitza duen Canadian Jesuits Internationaleko zuzendari…
Gehiago irakurri
Jenny Cafiso
Gaur egun, Jenny Cafiso Toronton (Kanada) egoitza duen Canadian Jesuits Internationaleko zuzendari exekutiboa eta nazioarteko apostolutzetarako probintzialeko laguntzailea da. 1995 eta 2003 urteen artean, programen koordinatzaile izan zen Erroman egoitza zuen Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren Nazioarteko Bulegoan. Halaber, 10 urtez hezkuntzako koordinatzailea izan da Torontoko Garapenerako eta Bakerako Kanadako Erakunde Katolikoan.
Begoña Arrieta Heras
Deustuko Unibertsitatean Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzarako eta Kalitateko…
Gehiago irakurri
Begoña Arrieta Heras
Deustuko Unibertsitatean Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzarako eta Kalitateko errektoreordea. Filosofian doktorea.
Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Etikako irakasle titularra, Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko Giza Zientzien Departamentuan.
María Luisa Berzosa
Jesusen Alabak Kongregazioko (Jesuitinak) moja da, ignaziotar espiritualtasunekoa; hezkuntzari eskaini dio…
Gehiago irakurri
María Luisa Berzosa
Jesusen Alabak Kongregazioko (Jesuitinak) moja da, ignaziotar espiritualtasunekoa; hezkuntzari eskaini dio bere bizitza. Administrazioko funtzionarioa izan zen Informazio eta Turismo Ministerioan, bereziki Zinema eta Antzerki Zuzendaritza Nagusian, Kongregazioan sartu zen arte. Salamancako Unibertsitate Pontifikalean egin zituen Teologiako ikasketak eta,ondoren, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Valladoliden. Erromako Unibertsitate Salesianoan, Hezkuntza Zientzietako titulua lortu zuen, gazte pastoraltzan eta kateketikan espezializatua.
María José Aranguren Querejeta
Orkestrako zuzendari nagusia eta Ekonomiako katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. Aditu ezaguna da…
Gehiago irakurri
María José Aranguren Querejeta
Orkestrako zuzendari nagusia eta Ekonomiako katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. Aditu ezaguna da lehiakortasunean eta lurralde-estrategian, klusterretan eta sareetan, eta politiken analisian eta ebaluazioan. Gai horiei buruzko liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu Estatuko eta nazioarteko eragin handiko aldizkari espezializatuetan.
Enric Puiggròs Llavinés, sj
Enric Puiggròs Bartzelonan jaio zen 1974an, eta EGB, BUP eta COU Sarriàko Sant Ignasi ikastetxean ikasi…
Gehiago irakurri
Enric Puiggròs Llavinés, sj
Enric Puiggròs Bartzelonan jaio zen 1974an, eta EGB, BUP eta COU Sarriàko Sant Ignasi ikastetxean ikasi ondoren, 1993an Zaragozako Jesusen Lagundiaren nobiziatuan sartu zen. Ondoren, Historia Garaikidea ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta irakasle-ikasketak egin zituen Raimateko (Lleida) Claver ikastetxean. Teologia ikasi zuen Kataluniako Teologia Fakultatean eta Sant Cugat del Vallèseko Oinarrizko Teologia Institutuan, non Ignazioren Pedagogiari buruzko Oinarrizko Teologia lizentziatura egin baitzuen.
José Ignacio García Jiménez, sj
Centro de Estudios Cristianisme i Justíciako zuzendaria. Jesusen Lagundiaren gizarte-lanaren…
Gehiago irakurri
José Ignacio García Jiménez, sj
Centro de Estudios Cristianisme i Justíciako zuzendaria. Jesusen Lagundiaren gizarte-lanaren koordinatzailea Europan, eta JESC gizarte-zentroko zuzendaria izan zen. Enpresen administrazioan lizentziaduna (ICADE), jesuita, goi-mailako hezkuntzan aritua eta duela 6 urte heldu zion gizarte-zentro bateko zuzendaritza-lanari; Europako gizarte-gaietan aditua, Bruselan.