Skip to main content

Gora egin dute GKEei dohaintzak egiteagatiko kenkariek

Nuevas deducciones fiscales para las donaciones a ONGs

Ministroen Kontseiluak Errege Lege-dekretu bat onartu zuen abenduaren 19an, duela 21 urtetik indarrean dagoen mezenasgoaren legea aldatzeko. Dekretu horrek GKEei egindako dohaintzen kenkarien ehunekoak handitzen ditu Euskaditik eta Nafarroatik kanpoko pertsona fisiko eta juridikoentzat.

 



Mezenasgoaren legearen erreformak dakarren berrikuntza nagusia da kenkarien ehunekoak handitu egiten direla:

 

  • Pertsona fisikoen kasuan, 150 €-tik 250 €-ra igotzen da PFEZren dohaintzaren % 80 ken daitekeen oinarria, eta gainerakoa % 40ko kenkaria izango da (indarrean dagoen % 35aren ordez).
  • Pertsona juridikoen kasuan, sozietateen gaineko zergan ere kenkariak % 35etik % 40ra pasa dira. Bi kasuetan, mezenasgo jarraitua saritzeko, kenkaria % 45era igotzen da pertsona fisikoen kasuan, eta % 50era pertsona juridikoen kasuan (biak orain % 40ra), baldin eta, aurreko bi urteetan, gutxienez zenbateko bereko dohaintza egin bazaio erakunde berari.


 

Aldaketa hori, herritarrei eta sektore pribatuari begira, dohaintzen balioa handitzeko pizgarria izatea espero dugu, funtsezko tresna baita irabazi-asmorik gabeko erakundeok garatzen ditugun kausa justuen iraunkortasunerako.

 

[[{"fid":"7237","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"55","width":"373","class":"media-element file-default"}}]]