Skip to main content

Emakume indigenek etorkizun hobea eraikitzen irakasten digute

Martxoaren 8an lurraldeko eta bizitzako defendatzaileen testigantza ekarri dugu
 Mujeres indígenas que alzan su voz
Emakume indigenek etorkizun hobea eraikitzen irakasten digute

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunari harira, Alboan eta Entreculturas erakundeon eskutik, Mexiko eta Guatemalako naturaren eta herri indigenen defendatzaileek agerraldia egin dute Giza Eskubideen urraketak eta Etxe Komunaren degradazioa salatzeko.

Leticia Hernándezek, Nahuatl indigena eta Mexikoko Radio Huayacocotla irratiko komunikatzaileak, Veracruzeko Estatuko komunitate indigenek meatze-enpresen jardueraren ondorioz jasaten dituzten abusuak eta indarkeria azaldu ditu.

Hernandezen hitzetan, "klima-aldaketari gehitzen zaion arazo nagusia urrea, kobrea, manganesoa eta beste mineral batzuk erauztea da. Megaproiektu horien ondorioz, kutsadura eta ur-eskasia areagotu egin da, eta horrek herritarren osasunari eragiten dio. Gainera, komunitateen desintegrazioa, lurraldeak kentzea eta ohiturak eta tradizioak galtzea aurrera doaz".

Matilda Noriegak, Guatemalako Giza Eskubideen eta Lurraren defendatzaileak azaldu duenez, Guatemalan deforestazioak gehien kaltetu dituen eremuak Laguna del Tigre Parke Nazionala eta Sierra del Lacandón Parke Nazionala dira.

Maien Biosferaren erreserbak 2.602 km karratu ditu. Hainbat parke eta korridore biologikotan banatuta dago. Mendebaldea "legez kanpoko abeltzaintzak eta asentamendu informalen hedapenak kaltetu dute, gehienetan krimen antolatuarekin lotuta".

Noriegaren arabera, "herri indigenek inolako zalantzarik gabe ezarritako proiektuen aurka mobilizatu dira, lurralde espoliatuetako lubaki komunitarioetatik, eta gobernu askok ukatu eta hautsi duten elkarrizketa bilatuz".
 

 
Encuentros en Euskadi y Navarra

Alboan-ek lagunduta, Leticia Hernandez-en testigantza hainbat gunetan entzun ahal izan da Euskadin eta Nafarroan zehar egin duen biraren barruan. Komunikabideei arreta emateaz gain, Leticiak hitzaldiak eskaini zizkien Deustuko Unibertsitateko komunikazio-ikasleei Donostiako Campusean; Deustuko Unibertsitateko Balioetan oinarritutako Giza Prestakuntza moduluan parte hartu zuen Bilbon; topaketa bat egin zuen Indautxu Jesuitak ikastetxeko Talde Feministarekin; eta gatazka ekosozialak jorratu zituen Iruñeko Gazte Etxean egindako mahai-inguru batean. Era berean, Alboan-eko kideekin partekatu zuen hainbat unetan.

Lurraren defendatzailea izatea erresistentzia-borroka eta muturreko arrisku-jarduera da. 2022an soilik 177 naturaren defendatzaileak hil zituzten, bat bi egunetik behin. Hilketen erdia baino gehiago lau herrialdetan izan ziren: Kolonbia, Brasil, Mexiko eta Honduras.

Martxoaren 8an, Alboan eta Entreculturas erakundeok injustiziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan lehen lerroan dauden emakumeak ikusarazi nahi izan ditugu; "Amazonia gara. Defenda dezagun gure etxe komuna ", bi GKE jesuitek duela bi urte kaleratu genuen kanpainari jarraipena emanez.

Esteka interesgarriak:
Gure Etxe Komunaren Defendatzaileak Webgunea
Gure Etxe Komunaren Defendatzaileak bideoa