Skip to main content

Fe y Alegríak XXXIX. Batzar Nagusia egin zuen Panaman

Alboan-eko partaideak ere bertan egon ziren
La Federación Internacional de Fe y Alegría celebró su  XXXIX Asamblea General

Martxoaren 19tik 21era, Fe y Alegríaren Nazioarteko Federazioaren XXXIX. Batzar Nagusia izan zen Panaman. Herri hezkuntzako mugimendu horretako 30 herrialdetako 80 ordezkari baino gehiago bildu ziren ekitaldi horretan.

Bi gogoeta nagusi izan zituen ardatz ekitaldiak: Fe y Alegría-ren hezkuntza-praktika eta mugimenduaren jasangarritasuna. Azken puntu horretan, Batzarrak funtsezkotzat jo zituen Estatuarekiko harremana, komunitateko erroa, Kongregazio Erlijiosoekiko sareko lana eta nazioarteko lankidetza, Mugimenduak gaur egun 1.000.000 pertsonari baino gehiagori eskaintzen dien hezkuntza-arreta mantendu eta zabaltzeko.

Era berean, Batzarrak berretsi egin zuen garrantzitsua dela nazioarteko esparruak garatzea, Fe y Alegría dagoen herrialdeetako eta/edo indartzen ari diren lekuetako (Nepal, Kanbodia, Angola, Ginea Conakry eta Kenia) hezkuntza-jarduera bideratzen laguntzeko.

 

Hezkuntza eta Giza Mugikortasuna

Batzarrari amaiera emateko, “Hezkuntza eta Giza Mugikortasuna” ekitaldia burutu zen. Bertan agerian geratu zen migratzaileei edo lekualdatze behartuan daudenei hezkuntza-arreta integrala emateko beharrezkoa dela eginkizun hori partekatzen duten erakundeen arteko koordinazio, eta lankidetza handiko lana.

Alboaneko eta Entreculturasko zuzendari nagusiak, Martín Iriberri SJk eta Alboaneko Nazioarteko Lankidetza arloko Javier Anduezak aktiboki parte hartu zuten topaketan, misio partekatuaren ikuspegi horrekin.