Skip to main content

Bilbo, Tutera eta Gasteiz haur errefuxiatuen alde mobilizatu ziren

1000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Bilbon, Tutera eta Gasteizen antolatutako lasterketetan
Bilbao, Tudela y Vitoria-Gasteiz se movilizaron por la infancia refugiada

Giro ezin hobean, otsailaren 4an, martxoaren 3an eta martxoaren 17an, ehunka pertsonak hartu zuten parte Bilbon, Tuteran eta Gasteizen, hurrenez hurren, Alboanek antolatutako "Corre por una causa, corre por la Infancia Refugiada" ekimenean. Bi ekitaldiak Entreculturasko eta Alboaneko “Corre por una causa” lasterketa solidarioen zirkuituan sartzen dira. Aurten 13 hiritan egingo da.

Helburua funtsak biltzea zen, haur errefuxiatuek edo desplazatuek hezkuntza jaso dezaten. Alboaneko eta Entreculturas-eko zuzendari nagusi Martín Iriberri SJk esan zuenez, “gaur egun 110 milioi pertsona daude etxetik ihes egitera behartuta, eta horietatik 43 milioi haurrak dira. Egoera horietan, funtsezkoa da haurrak babestea, haur horiek espazio segurua dutela ziurtatzea. Eta eremu seguru hori eskola da.”

Iriberriren hitzetan, “eskolak bere burua babesteko tresnak eskaintzen dizkie; gerrak eragindako traumak eta gaixotasunak gainditzeko laguntza psikosoziala; eguneroko elikadura; eta bizikidetzarako, segurtasunerako eta bakerako gunea. Gure kanpainarekin, Aterpe Eskolarekin, Alboan-ek, Entreculturas-ek eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua-k Ukraina, Libano, Tanzania, Kongo ED edo Kolonbia bezalako herrialdeetan egiten dugu lan, haur horiek etorkizun duina izan dezaten ".

Bilboko ekitaldia Jesuitak Indautxu ikastetxeak eta Deustuko Unibertsitatearen batera antolatu genuen, eta Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bilboko Udala, Ellacuría Fundazioa, Arrupe Elkartea, Loyola Zentroa, Mezularia, Laboral Kutxa, El Correo, Bilboko Itsas Museoa, eta UDCAFen laguntza izan genuen.

Bilboko argazki-galeria


Tuteraren kasuan, Alboanek, San Francisco Javier ikastetxeak eta Padre Lasa zentroak bultzatu genuen ekimena Tuterako Udala, UDAPA, BM supermerkatuak, Florette eta Club Atlético Ribera erakundeek lagunduta.

Tuterako argazki-galeria

Azkenik, Gasteizen, Egibide ikastetxearekin batera antolatu genuen, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Laboral Kutxa, UDAPA, BM supermerkatuak, El Correo, Gaikar Kirolak, RPK eta A&B lagun izan zirelarik.

Gasteizko argazki-galeria

 

Alboanetik eskortzu partekatu hori ospatu eta eskertzen dugu, eta hurrengo edizioetan jarraipena izango duelakoan gaude.