Skip to main content

Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritzak Kolonbian ekingo dio bere misioari

 Derechos Humanos inicia su misión en Colombia

Urtarrilaren 22tik 31ra, Giza Eskubideak Behatzeko Euskal Ordezkaritza Kolonbiara joango da, arrisku-egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileei, eta haien kolektiboei Euskadiren babes instituzional eta soziala ikusarazi nahian. 

Ordezkaritza ondorengoek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saila, eLankidetza – Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, eta Eusko Legebiltzarreko talde politikoen ordezkaritza. Horrez gain, giza eskubideen eta lankidetzaren aldeko erakundeak egongo dira, eta tartean, Alboan, Cristina Maoñoren eskutik.

Bogota, Popayan eta Medellinen egiten duen ibilbidean, misioak lan hirukoitza egingo du:

  • Hartutako pertsona defendatzaileen egoeraren jarraipena egitea, bai eta horien erakundeena ere, itzuleraren ondoren.
  • Kolonbian giza eskubideen defentsarako euskal babesa erakustea, arreta berezia eskainiz Landa Garapenerako Nekazari Elkarteari (ACADER), Antiokiako Desplazatuen eta Emakumeen Elkarteari (ADMA) eta Awá Herriko Emakume eta Familien Sailari.
  • Hartutako pertsonekin zerikusia duten erakundeek jasaten dituzten giza eskubideen urraketak salatu behar dira.

Bisita hau NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa delakoaren barruan kokatzen da. Programa hori elkartasun politikorako tresna bat da, eta bere helburua giza eskubideen defentsan egiten duten lanagatik, jazarpen, indarkeria eta mehatxu testuinguruetan lan egiten duten pertsona eta kolektiboen babesean laguntzea da.

Misioa amaitutakoan, komunikatu bat argitaratuko da eta ondorioen txosten bat, Kolonbiako, Espainiako eta Euskadiko erakundeei bidaliko zaie, baita Kolonbiako eta Euskadiko elkarte-sareari ere, Kolonbian giza eskubideak defendatzeko nazioarteko konpromisoa sendotuz.