Alboan-ek bat egiten du Europako iraunkortasun-arauen defentsarekin

Kargua hartu eta gutxira, joan den urrian, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri zuen Omnibus erregelamendu bat sortuko dutela, enpresen iraunkortasunari buruzko hainbat legeri eragingo diena. Helburua, orduan adierazi zuenez, “burokrazia eta txostenak aurkezteko kargak murriztea” da.
Horrelako mekanismo bat erabiltzen den lehen aldia ez den arren, ez da ohikoa. Bereziki, sortu berri diren eta Europako Itun Berderako oso garrantzitsuak diren hiru araui eragingo diela aurreikusten denean, hala nola Jasangarritasun arloko Enpresen Behar Adinako Arretari buruzko Zuzentarauari (CSDDD, ingelesez), Jasangarritasun arloko Enpresa Informazioari buruzko Zuzentarauari (CSRD) eta Taxonomiari buruzko Erregelamenduari.
Oraindik goiz da neurri horrek izango duen eragina epaitzeko, xehetasunak ez direlako publiko egin. Baina zalantza ez da ona alderdietako inorentzat. Arau-kaosa sortzeko benetako arriskua dago, eta, are okerrago, lortutako aurrerapenetan atzera egiteko, enpresa-jarduerak giza eskubideetan eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarriak prebenitzeko.
Hori dela eta, Alboan-etik 17 erakunde eta sare erlijioso eta akonfesionaletako talde batekin elkartu gara, ondorengoak Von der Leyen andrari eskatzeko: arau horiek ez aldatzeko; transposizioaren egokitasuna berresteko; eta Omnibus legea sortzeko prozesuaren inguruan argitasuna eta gardentasuna eskaintzeko.