3.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte Bilboko Elizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan

3.000 lagunetik gora izan ziren maiatzaren 17an Barakaldoko BECen, Bilboko Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako jai-giroko topaketan. "Elizea Plazara" izenpean, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia uztartu zituen ekitaldiak.
Ekitaldiak jarduera ugari izan zituen, hala nola tailerrak, hitzaldiak, haurrentzako jolasak, musika-emanaldiak eta 90 stand gizarte-, hezkuntza- eta pastoral-proiektuekin, horien artean Alboanen standa. Jende asko hurbildu zen oso harrera ona izan zuen gure gunera. Bertan, defendatzen eta babesten ditugun kausa justuen berri eman genien, baita elkarlanerako aukera ezberdinen berri ere.
Meza jendetsua
Eguneko ekitaldi nagusia Bizkaian egindako mezarik jendetsuena izan zen, Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zela: “Unea da uste osoz esateko gizatasunean sinesten dugula, gizakiarengan sinesten dugula, eta pobreen kausa ez dagoela galduta, planeta honentzako itxaropena dagoela”.
Euskalerriko Eskautak elkarteko Pakemba taldeak eskainitako erromeria batekin amaitu zen festa, Naiara Trifol abeslariak lagunduta, eta guztiek batera 75. urteurreneko kantua abestu zuten.