Skip to main content

Xavier Sareak su-etena eta laguntza humanitarioa eskatu du Gazarako

Jesuiten nazioarteko aliantzaren komunikatua
Destrucción en Gaza

Xabier Sareak irmo babesten du Jesusen Lagundiak martxoaren 29an emandako adierazpena Gazako eta Israel/Palestinako beste eremu batzuetako egungo indarkeria, eta Ekialde Ertaineko beste herrialde batzuetara hedatzen dena, gaitzesten duen. Bere hitzekin bat egiten dugu: “Ezin gara isildu”.

Mundu osoko krisi humanitarioei erantzuteko konpromisoa hartu duten jesuiten erakundeak garenez, apirilaren 2an inguru horretan funtsezko elikagai-laguntza banatzen ari ziren 7 langile humanitariok izandako hilketarekiko gure atsekabea ere adierazi genuen. 196 langile humanitario hil dituzte Gazan iazko urritik. Hori da azken gertakari beldurgarrietako bat, zibilek, haur askok, biktima nagusiak izaten jarraitzen duten gerran.

Bat egiten dugu jesuiten deiarekin: “berehalako su-etena, urriaren 7ko bahituak askatzea, negoziazioak eta askatasuna eta justizia ekarriko dituen prozesu baten hasiera Ekialde Ertainean, benetako bakerako bide bakarra”.

Jesusen Lagundiak Europan, Ipar Amerikan eta Australian dituen misio eta gobernuz kanpoko erakundeek osatzen dute Xavier sarea. Xavier sareak munduko hainbat tokitako gatazketan, Sirian eta Libanon barne, biztanleek dituzten premia humanitario nagusiei erantzuten die. Hori dela eta, oso kezkatuta gaude Ekialde Ertaineko egungo gatazkarekin, baita beste gatazka batzuetako biktima errugabeei (Sudan, Hego Sudan, Myanmar, Haiti, Ukraina eta beste hainbat lekutakoei) eragindako indarkeria gaitzesten ere.

 

Xavier Sareko kideek ondorengoa eskatzen dute: 

• Berehalako su-etena Gazan
• Korridore humanitario bat irekitzea, Gazari laguntza berehala eman ahal izateko, langile humanitario guztien igarobide seguruarekin.
• Nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta gatazka armatuetan indarraren legezko erabilera arautzen duten Genevako Hitzarmenak errespetatzea.
• 2023ko urriaren 7an bahitutako bahitu guztiak baldintzarik gabe askatzea
• Gatazka hau elikatzen ari diren arma-salmenta guztiak amaitzea
• Negoziazioei berriro ekitea, bi herriek autodeterminaziorako, segurtasunerako eta askatasunerako duten eskubidea bermatuko duen akordio politiko baterantz.


Martxoaren 31ko Pazko mezuan, Francisco Aita Santuak su-etena eskatu zuen: "Ez dugu onartzen egungo liskarrek ondorio larriak izaten jarraitzea biztanleria zibilean, orain erresistentziaren mugan, eta, batez ere, haurrengan... "Gerra porrota da! Gerra oro porrota da”. 2024ko apirilaren 5a.

 

Kazetarientzako oharra

Jesusen Lagundiak Europan, Ipar Amerikan eta Australian dituen Misioen eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek osatzen dute Xavier Sarea. Jesusen Lagundiaren nazioarteko elkartasuna eta misio unibertsala babesten ditu, 36. Kongregazio Orokorrean esaten den bezala: "Fedea, justizia eta solidaritatea pobreekiko eta baztertuekiko adiskidetze-xedearen elementu nagusi gisa kokatzea da gure ikuspegia". (D1 3. paragrafoa)

Xavier Sarearen kideak ondorengoak dira: 
1-    Alboan, Espainia
2-    Canadian Jesuits International, Kanada
3-    Entreculturas, Espainia
4-    Fundação Gonçalo da Silveira, Portugal
5-    Irish Jesuits International, Irlanda
6-    Jesuit Mission Australia
7-    Jesuit Missions, Erresuma Batua
8-    Menschen für Andere-jesuitenweltweit, Austria
9-    Jesuitenmission, Alemania
10-    MAGIS, Italia
11-    Magis Americas, AEB
12-    Oeuvre des Missions Catholiques Françaises d’Asie et d’Afrique, Frantzia
13-    Stiftung Jesuiten weltweit, Suitza

 

Informazio gehiago:

 - Alboan, e.mintegi@alboan.org 
- Entreculturas, prensa@entreculturas.org 

Noticias relacionados