Skip to main content

Iruñeak elkartasuna adieraziko dio Libanori urriaren 20an

Ehunka pertsona mobilizatuko dira gatazkak kaltetutakoen alde
Jornada solidaria en Pamplona

Urriaren 20an Iruñean mobilizazioa egingo da Libanoko gatazkak eragindako biktimei babesa emateko. Alboan GKEak, San Ignazio Ikastetxearen eta Loiola Zentroaren babesaz, jardunaldi solidarioa antolatu du, eta, besteak beste, martxa bat egingo du hirigunetik, eta bazkaria egingo du 400 pertsonarentzat. Larrialdi humanitarioaren biktimei laguntzeko dirua biltzea du helburu ekimenak.

 

Libanorekin elkartasunerako deia

Ekitaldiak 5.000 euro baino gehiago biltzea du helburu, eta Libanon dagoen Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren (JRS) lana babesteko erabiliko dira; izan ere, elikagaiak, arropa eta premiazko artikuluak banatzen ari dira gatazkaren ondorioz lekuz aldatu behar izan dutenei. Ani Urretavizcaya, Alboan-eko hezkuntza teknikariaren arabera, "Libanoko egoera kritikoa da, 200.000 pertsona baino gehiago lekualdatuta".

Urretavizcayak dei egin zien herritarrei:"Gizartearen babesa ezinbestekoa da dena galdu dutenei giza laguntza ematen jarraitzeko".

 

Jardunaldi solidarioaren egitaraua

Jardunaldia 11etan hasiko da San Ignazio Ikastetxean (Francisco Bergamín, 32) meza batekin, eta 12etan kirol eta jolas jarduerak izango dira. 13etan elkartasun martxa abiatuko da Iruñeko erdigunetik, eta berriz ere ikastetxean amaituko da. 14etan bazkari solidarioa izango da, eta txartelak 13 euroko prezioa izango du, edo 10 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat, langabeentzat eta erretiratuentzat.

Bertaratu ezin direnentzat, ekimenarekin bat egitego aukera dago, dohaintza baten edo "Zero Platera"ren bidez. Tiketak eta dohaintzak esteka honen bidez egin daitezke, Iruñeko Alboan-eko egoitzan edo San Ignacio ikastetxean.

 

 Bazkari solidarioa

 

Elkartasun tradizio bat

Jardunaldi solidario honek ibilbide luzea du, eta 27 edizio egin dira hainbat kausaren alde. Gainera, ekimenak Iruñeko Loiola Zentroaren eta Tuterako Lasa Zentroaren babesa du.

Ez geratu kanpoan, eta egin bat urriaren 20an Iruñeko elkartasun ekintza horrekin, une kritiko hauetan gehien behar dutenei babesa emateko.

Tiketak erosi