Pasar al contenido principal

Gerran den mundu batean bizi gara. Oraintxe, 56 gatazka armatu daude pizturik, Bigarren Mundu Gerratik izandako kopuru handiena: Siria, Libano, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan, Kolonbia, Gazako zerrenda…

Mundu osoan, 300.000 ume baino gehiago errekrutatu dituzte talde armatuek. 

Alboan eta Entreculturas elkarteok, besteak beste, LIBANON, KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOAN, UKRAINAN, KOLONBIAN, HEGO SUDANEN edo KENYAN lan egiten dugu, errefuxiatutako eta gatazkek eta larrialdiek jotako haurrak babesten. Premia larriko laguntza eskaintzeaz gain, kalitatezko hezkuntza bermatzean zentratzen gara: sendatzen, beren burua babesten eta beren ahotsak entzunarazten eta errespetarazten lagunduko dien hezkuntza bat. 

Zurekin batera, egoera ahulenean dauden haurren eskubideak defendatzen jarraituko dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Zure laguntza funtsezkoa da

Lagundu iezaguzu haurrak defendatzen, haien eskubideak babesten eta itxaropenezko etorkizun bat eraikitzen jarraitzeko.

Seleccione la cantidad*

Hezkuntza babesa

Hezkuntza bakea da

Hezkuntzak babestu egiten du; izan ere, ematen dizkien ezagutza eta gaitasunek haien bizitza salba dezakete, eta errekrutamendu militarra prebenitu. Gainera, beste eskubide batzuk lortzeko atea da, bereziki, neskentzat.  

Kolonbia: bake-eskolak

 
Lanean ari gara Buenaventurako eta Cauca Ibarreko beste udalerrietako komunitate etnikoen larrialdi-egoerei erantzuteko, hezkuntzaren, babesaren eta osasun-zerbitzuak eskuratzeko aukeraren bidez.
 

Ukraina: eskolak arriskuan

 
Epe luzerako ekintza batzuk finkatzen ari gara, haurrek hezkuntzarako eskubidea berreskura dezaten eta familiak harrera-guneetan integratuko direla bermatzeko.
 

Libano: eskolak gatazka-eremuetan 

 
3.000 pertsona laguntzen ditugu hezkuntza formaleko sei ikastetxetan, hezkuntza ez-formaleko zentro batean, eta hiru gizarte-zentroren bitartez laguntza psikosoziala eskainiz.
 

Tanzania: inklusioa bultzatzen duten eskolak  

 
Behar bereziak dituzten haurren inklusiorako lanean jarraitzen dugu, ekipamendua eskainiz, irakasleak prestatuz eta komunitatea behar bereziak dituzten pertsonen eskubideen gainean sentikortuz.

Kongoko Errepublika Demokratikoa: babesten duten eskolak

 

Krisiaren ondorioz, 2,9 milioitik gora haurrek hezkuntza-premia larria dute.

Neskek sexu-indarkeria sufritzeko arrisku handia dute, eta gainera, lekualdatuen eremuetan giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren arriskupean ere badaude.

Errealitate globala 

 

Egungo testuinguruak argi ikustarazten digu, inoiz baino gehiago, dena lotuta dagoela. Horregatik, Alboanen tokikoan jartzen dugu arreta, bai eta globalarekin duen loturan ere.

Lanean jarraitzen dugu, aterpe diren eskolak sortzeko. Itxaropen diren eskolak.

 

Batzen gaituzten kausak

 
Defensa de la vida digna de las personas migrantes y refugiadas

Migrazio behartuak 

Alboan-ek justiziaz, hospitalitatez eta erantzunkidetasunez heltzen diogu giza mugikortasunaren kausari...

Ikusi kausa

Gizarte eta ingurumen-justizia

Gizarte eta ingurumen-justizia 

Gure ustez, bada garaia zaurgarrienak eta natura zainduko dituen eredu ekosozial baterantz aldatzeko.

Ikusi kausa

Garantía del derecho universal a una educación de calidad

Hezkuntza jasotzeko eskubidea 

Hezkuntza jasotzeko eskubidearen kausa alderdi hauetan datza: hezkuntza jasotzeko eskubidea gehiago ez urratzen laguntzea...

Ikusi kausa

Promoción de la equidad de género

Genero-ekitatea sustatzea 

Generoaren kausa emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzean datza, emakumeak ahaldunduta, kultura patriarkala eta...

Ikusi kausa

Herritartasuna eta partaidetza

Herritartasuna eta partaidetza 

Herritartasuna, eskubide eta erantzukizun gisa, pertsona guztien duintasunean eta oinarrizko eskubideetan oinarritzen da, naziotasuna edozein dela ere...

Ikusi kausa

Larrialdiak

Larrialdiak 

Alboan eta Entreculturas Espainiako Nazioarteko Lankidetzako erakunde jesuitetako kideok erantzun koordinatua, azkarra eta eraginkorra eman...

Ikusi kausa

Gure lankideen hitzetan

Niretzat garrantzitsua da eskolara joatea hezkuntza ona izan nahi dudalako. Ikasi nahi dut, margolaria izan nahi dut. Matematikek eta gainerako irakasgaiek hori lortzen lagunduko didate.

Larrialdiko hezkuntza haurrek hezkuntza-prozesuan jarraitu ahal izateko aukera bihurtzen da. Ez dadila eten. Eskolak ingurune babesgarri eta babestua izan behar dira.

 

Europan ere Aterpe Eskolak behar ditugu. Ateak ireki eta, prestakuntza-prozesu batez gain, ingurune seguru baten beharrean dauden haurrak hartuko dituzten eskolak, aniztasun kulturalari balioa eman eta inklusioa eta bizikidetza sustatuko dituztenak.

Ohiko galderak

Oraintxe bertan, Alboan-ek 243 proiektu aktibo ditu Afrikako, Latinoamerikako eta Indiako 23 herrialdetan; 503.000 pertsona baino gehiago laguntzen ari dira onuradun gisa, mundu bidezkoago bat sortzeko laguntzen diguten 107 erakunde aliatuekin batera. Haiekin lan egiten dugu baztertutako emakumeekin, eskolarik gabeko haurrekin, errefuxiatuekin, arriskuan dauden gazteekin eta herri indigenekin.

Alboan-en 6.160 kolaboratzaileditugu gaur egun: 3.165 bazkide, 2.735 emaile puntual errepikari eta 260 boluntario (235 Euskadin eta Nafarroan eta 25 Hegoaldeko nazioarteko boluntariotzako programetan).

Bazterkeria eragiten duten egoerei buruz informatzen, prestatzen, antolatzen eta mobilizatzen lagundu nahi diegu pertsonei. Horregatik, 180 ikastetxek baino gehiagok eta 700 hezitzailek baino gehiagok gure 500 hezkuntza-material baino gehiago eta 140 hezkuntza-ekintzabaino gehiago erabili dituzte.

Urtero, errentaren kanpainaren hasieran, aurreko urteko zure lankidetzari buruzko datuak bidaliko dizkizugu, zerga-ondorioetarako erabili ahal izan ditzazun. Emaileari arreta emateko 944 151 135 telefono-zenbakiaren bidez ere kontsulta ditzakezu, edo gure posta elektronikora idatziz: alboan@alboan.org. Gainera, orain Aidboan aplikazioa deskarga dezakezu zure Apple Store edo Google Play dendetan. Simulagailu bat, irabazi asmorik gabeko erakundeei egindako dohaintzengatik lortuko duzun kenkari fiskala kalkulatzen duena, horiek egin aurretik.

Informatuta jarraitu nahi duzu?

Eguneraturik egotea ere laguntzeko modu bat da.

Harpidetu newsletterrera