
«Acuerpadas. Hasta que se haga justicia» Hondurasera egindako bidaia batetik sortu zen, baina emakume askoz gehiago ditu hizpide, toki askoz gehiagotan. Indarkeriaren, lurgabetzearen eta bortxazko lekualdaketen aurrean amore ematen ez duten emakumeak. Antolatu, elkar lagundu, eta elkarrekin aurre egiten dutenak.
Pantailan ikusten duguna ez da urrutiko istorio bat. Gu ere interpelatzen gaituen errealitate bat da. Izan ere, bizitzaren, duintasunaren eta justiziaren alde ari dira borrokan.
Alboanek besoz beso lan egiten du emakumeekin, Hondurasen, Kolonbian, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Indian edo Venezuelan, esaterako. Lurralde horietan guztietan, aurrera urrats bat egiten lehenak eta amore ematen azkenak dira emakumeak. Erresistentziaren lehen frontea dira. Eta azken aterpea.
* NBE Emakumeak erakundearen eta Garapenerako Nazio Batuen Programaren datuak.
Zure dohaintzak ez die Acuerpadas filmeko protagonistei soilik laguntzen. Munduan egunero borrokan jarraitzen duten milaka emakumeri ematen die indarra.
Alboanek giza eskubideen defendatzaileen, komunitateko liderren eta emakume-elkarteen ondoan lan egiten du, munduko hainbat txokotan. Erronka handiei egin behar diete aurre haiek guztiek, baina eraldaketa, justizia eta itxaropen prozesuak ere bultzatzen dituzte.
Zure ekarpena bidelaguntza, babes eta talde-indar bihurtzen da, besteak beste, toki hauetan.
Arrisku-egoeretan beren lurraldeak babesten dituzten emakumeei laguntzen diegu, beren eskubideak eta beren komunitateenak urratzen dituzten erauzketa-proiektuei aurre egiten ari direnean.
Horretarako, prestakuntza-prozesuen bitartez haien gaitasunak indartzen ditugu, babes-sareen bidez haien segurtasuna zaintzen dugu, eta egiten duten lana ikustera ematen dugu, nazioartean kontzientzia eta elkartasuna sortzeko.
Behartutako mugikortasun egoeretan –adibidez, Kolonbia eta Venezuela arteko mugetan edo Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka-eremuetan– emakumeek askotariko indarkeriak eta muturreko zaurgarritasun-egoerak bizi dituzte.
Alboanen toki seguruak sustatzen ditugu, haietan lege-aholkularitza, arreta psikosoziala, prestakuntza eta babes-sareak aurkitu ditzaten.
Indiako eta Asiako beste herrialde batzuetako landa-komunitateetan, emakume askok baliabideetatik eta haien bizitzan eragiten duten erabakietatik kanpo jarraitzen dute. Alboanek hango erakundeekin batera lan egiten du haien autonomia ekonomiko eta soziala sendotzeko.
Emakumeei prestakuntza teknikoa, mikrokredituak eta elkar babesteko sareak ematen dizkieten kooperatibak sustatzen ditugu.
Arrisku-egoera azeleratu batean bizi gara. Esnatzeko ordua da: zure mugikorra edo Internet itzaltzeko ordua, eta oihanaren, zure mendiaren, zure itsasoaren edo zure txorien ahotsa entzutekoa, gure planeta arriskuan dela ohartarazten ari zaizkizu-eta.
Arriskuan gaude, ondo sentiarazten dizun ekonomia honek, estraktibismo honek, kalte egiten digulako eta gure oihana desagerrarazten ari delako. Eta gure oihana desagertzen denean, akabo zure lurraldea ere.
Berdin jarraitzen badugu, garapen-eredu honekin, baliabideak ustiatzeko modu honekin, planetan dauden baliabideak kontsumitzeko modu honekin, zientifikoki frogatuta dago 2050. urtean ez dela egongo bizitza elikatzeko adina baliabide.
Hala ere, Amazoniako komunitateak dagoeneko ari dira garapen-eredu honen eraginak sufritzen: beren lurraldetik botatzen dituzte eta oinarrizko eskubideak kentzen dizkiete, hala nola ura izateko eskubidea.
Mendebaldearen garapen-ideiak biktima asko utzi ditu. Meatzaritza-enpresak ekarri ditu, baita eskala handiko turismoa ere… Hortaz, komunitate pila bihurtu ditu biktima: egun ez dira jada sorlekuan bizi, edo lurrez gabetuak izateko arriskuan daude.
Garapen ekonomikoa ezin da gertatu Hegoalde Globaleko jendearen bizitzak sakrifikatuz. Kolonbiako Guajiran, Amazoniako lurraldeetan, Hondurasen… gertatzen ari denak munduari min eman beharko lioke. Premiazkoa da bizitza babestea.
Oraintxe bertan, Alboan-ek 243 proiektu aktibo ditu Afrikako, Latinoamerikako eta Indiako 23 herrialdetan; 503.000 pertsona baino gehiago laguntzen ari dira onuradun gisa, mundu bidezkoago bat sortzeko laguntzen diguten 107 erakunde aliatuekin batera. Haiekin lan egiten dugu baztertutako emakumeekin, eskolarik gabeko haurrekin, errefuxiatuekin, arriskuan dauden gazteekin eta herri indigenekin.
Alboan-en 6.160 kolaboratzaileditugu gaur egun: 3.165 bazkide, 2.735 emaile puntual errepikari eta 260 boluntario (235 Euskadin eta Nafarroan eta 25 Hegoaldeko nazioarteko boluntariotzako programetan).
Bazterkeria eragiten duten egoerei buruz informatzen, prestatzen, antolatzen eta mobilizatzen lagundu nahi diegu pertsonei. Horregatik, 180 ikastetxek baino gehiagok eta 700 hezitzailek baino gehiagok gure 500 hezkuntza-material baino gehiago eta 140 hezkuntza-ekintzabaino gehiago erabili dituzte.
Urtero, errentaren kanpainaren hasieran, aurreko urteko zure lankidetzari buruzko datuak bidaliko dizkizugu, zerga-ondorioetarako erabili ahal izan ditzazun. Emaileari arreta emateko 944 151 135 telefono-zenbakiaren bidez ere kontsulta ditzakezu, edo gure posta elektronikora idatziz: alboan@alboan.org. Gainera, orain Aidboan aplikazioa deskarga dezakezu zure Apple Store edo Google Play dendetan. Simulagailu bat, irabazi asmorik gabeko erakundeei egindako dohaintzengatik lortuko duzun kenkari fiskala kalkulatzen duena, horiek egin aurretik.
Eguneraturik egotea ere laguntzeko modu bat da.