Pasar al contenido principal

EMAKUME BAT ERE EZ ETXEA UZTERA BEHARTUTA

Emakumeek gerra, indarkeria, pobrezia edo esklusioa direla-eta euren etxeetatik ihes egin behar izaten dute. Gerretan agerian jartzen dira babes-egoeran dauden emakumeek aurre egin beharreko erronka gehigarriak: pertsonen salerosketa, sexu indarkeria, estortsioak, sexu-esplotazioko sareak, bai eta bahiketak ere.

 

proteger
Jatorria

 

Gabriela. Venezuela: "Senarrak nire alaba eraman zuen. Mutilazio genitala egin zion nik jakin gabe. Ez nuen nahi beste alabek egoera bera jasatea eta alde egitea erabaki nuen”

proteger
Bidea

 

Teresa. Honduras: "Kideetako batzuek salatu dute aduanan bertan diskriminatzen dituztela. Kanpokoak izateagatik, balizko mandazainak edo prostituitzera datozen neskak izan daitezke"

proteger
Helmuga

 

María. Siria: "Espainian emakume migratzailea izateak ahalegin bikoitza egin behar izatea esan nahi du. Erantzukizun ugari, bakardadea eta maiz isilik egon beharra, nahiz eta zure iritzia duzun. Migratzailea bazara, zer esan gutxi duzu"

MUNDUAN, ETXEBIZITZA UZTERA BEHARTUTA EGON DIREN IA 54 MILIOI EMAKUME DAUDE

Ihesa eragiten duten indarkeriek, bidean topatzen dituzten oztopoek eta helmugan izaten dituzten baldintzek eragin desberdina izaten dute emakumeen migrazio- eta babes-prozesuetan.

Mujer Camerunense en Marcha

ZER EGITEN DUGU ALBOAN-ETIK

 

Alboanek, Emakumeak martxan programari esker, Afrikako eta Latinoamerikako 12 herrialdetako emakumeei aukera ematen die garapen pertsonalerako, prestakuntza garapenerako, garapen ekonomikorako eta sozialerako proiektuetan parte har dezaten, eta kalteberatasun-egoera batetik bizitzaren jabe izatera irits daitezen, honako hauen bidez:

  • Laguntza psikologikoa eta osasunaren arlokoa.
  • Diru-sarrerak sortzeko jarduerak, bizitza duina izan dezaten.
  • Genero-ikuspegiaren integrazioa erakunde-kulturan.
  • Emakumeen lidergoaren sustapena.
  • Genero-berdintasunaren sustapena emakumeekin lan egiten duten erakundeekin.

Gure gizartean, politika-arloko eragin- eta salaketa-ekintzak gauzatzen ditugu, migrazio- eta babes-arloko Europako legeriak emakumeen babes-behar espezifikoei erantzun diezaien.

Horrez gain, sentsibilizazio eta esku-hartze sozialeko proposamenen bidez, gure gizartean komunitate abegitsuak sortzen laguntzen dugu, mugikortasun behartuko emakumeekin enpatia izateko eta haien gizarteratzea bultzatzeko.

Ver informe "Invisibilizadas. Mujeres migrantes en el cruce de fronteras" Noviembre 2023

ZURE DOHAINTZA EZINBESTEKOA DA PROIEKTU HONEK FUNTZIONATZEN JARRAITZEKO

Eman laguntza etxea uztera behartuta egon diren neskatila, gazte eta emakume guztien eskubideak sustatzeko ezinbestekoak diren programa eta proiektuak egin ditzagun.

Seleccione la cantidad*