Skip to main content
venezuela crisis

Venezuelarentzako Laguntza

Itzalaldi elektrikoek milaka pertsonentzako kalteberatasun-egoera larritzen dute

Venezuelak, gaur egun, pairatzen duen krisi politiko, ekonomiko eta sozialaren ondorioz, pertsonen kopuru handia dago arrisku- eta kalteberatasun-egoeran. Egoera hori are larriagoa da martxoaren 7tik aurrera, egun horretan hasi baitziren herrialdea geldiarazi duten itzalaldi elektrikoak.

Horri guztiari erantzuna emateko, ALBOAN eta Entreculturas nazioarteko lankidetzarako erakunde jesuitok Venezuelaren alde dirua jasotzeko kanpaina solidarioari ematen diogu hasiera.

Herrialdeko Jesusen Lagundiaren gizarte erakundeek babesten dituzten komunitateen oinarrizko beharrak asetzea, eta baita ondoko herrialdeetara migratzen ari diren edo babesa eskatzen duten Venezuelako milaka pertsonen beharrak betetzea du helburu kanpaina honek.

Fe y Alegria eta Migratzaileentzako Jesuiten Sarea erakundeen bitartez, aurrera daramatzagun hainbat ekimen ondorengoak dira:

  • Ikasleek eskolan otordu bat, gutxienez, ziurtaturik izan dezaten, eta horrela eskola bertan behera ez uztea
  • Herrialdea uzten duten lagunek jatekoa eta babeslekua, asiloa, eta aholkularitza legalerako zerbitzuak izan ditzaten baliabideak eskaintzea
  • Beste batzuk