Afrika, India eta Latinoamerikako leku askotan, beren komunitateak eraldatzen dituzten ekimenak bultzatzen ari dira emakumeak. Tokiko ekonomiei eusten diete, lurra zaintzen dute eta lehen oso gutxi zeuden lekuetan aukerak sortzen dituzte.
Hala ere, prestakuntza, finantzaketa eta baliabideak lortzeko oztopoak aurkitzen jarraitzen dute.
Horregatik, Alboanetik, beren autonomia indartzen duten eta alternatiba ekonomiko bidezkoagoak eta jasangarriagoak eraikitzen dituzten proiektuak laguntzen ditugu. Izan ere, emakume batek ekiten duenean, bere bizitza hobetzeaz gain, komunitate osoa indartzen da.
*Emakumeei buruzko NBEren txostena.
Zure laguntza funtsezkoa da autonomia, diru-sarrera duinak eta etorkizun jasangarria lortzeko benetako aukerak bultzatzen jarraitzeko.
Proiektu bakoitzaren atzean jarduera ekonomikoa baino askoz gehiago dago:
ikaskuntza, antolaketa eta aldaketa-prozesu batzuk egunerokotasunean hasi eta komunitate osoak eraldatzen dituzte.
Istorio bakoitzaren atzean puntu komun bat dago: hasteko aukera eman zuen aukera bat. Laguntza eta aukerekin, emakume hauek beraien bizitza eta komunitateentzako alternatiba errealak eraikitzen ari dira.

Olioa eta beste produktu batzuk bilduz eta eraldatuz, jarduera ekonomiko egonkor bat sortu dute, beren autonomia eta komunitatean duten papera indartzen duena.

Piuran, kakaoaren ekoizpenari lotutako 32 emakume beste urrats bat egiten ari dira balio-katean: alea txokolate eta Intensso markaren pean egindako beste produktu batzuk bihurtzea.
Diru-sarrerak hobetzeaz gain, prozesu honek prestakuntza eta partaidetzarako espazioak irekitzen ditu emakumeentzat kooperatiba barruan.

Gisumo muinoan, nekazaritza kooperatiba sortu dute 20 emakumek. Urte luzez lidergoan, kudeaketan eta eskubideetan trebatu ondoren, finantzaketa eskuratzea lortu zuten, hektarea bateko lursailean anana-labore bat martxan jartzeko.
Gaur egun, jarduera horrek diru-sarrera erregularrak sortzen ditu 20 emakume horientzat eta haien familientzat.
«Formazio ezberdinetan lortutako ezagutzei esker, lidergo-gaitasun bat garatu dut, eta horrek nire inguruko emakumeak mugiaraztea ahalbidetu dit.
Gaur pozten nau ikusteak kooperatibako emakumeek gehiago laguntzen dutela beren etxeetako gastuetan, komunitate-bizitzan aktiboki parte hartzen dutela eta konfiantza handiagoz eta beren familien beharrak asetzeko baliabideekin ikusten dutela etorkizuna. Eskerrak ematen dizkiet CAFOBi eta ALBOANi emandako laguntzagatik. Anana eraldatzeko unitate bat sortzeko gure proiektuan lagun diezaguten eskatuko diet.»
«Hasieran kakaoa horrela saltzen genuen, ezer eraldatu gabe. Eta noski, prezioa apala zen. Formakuntzekin hasi ginenean, kosta egin zitzaigun, dena berria baitzen… baina ikasten joan ginen.
Orain badakigu hartzitzen, hobeto lehortzen, baita produktu batzuk egiten ere. Eta hori nabari da. Pixka bat gehiago irabazi genuen. Niri harrotasuna ematen dit, egia esan. Lehen ez nuen asko hitz egiten bileretan; orain bai, pentsatzen dudana esaten dut. Eta emakume gehiago sartzea nahi dugu, honek hazten jarraitzea.»
«Gure lehen uztaren ondoren, ekoizpena saldu genuen eta sortutako diru-sarrerei esker, kooperatibak barne-maileguen sistema bat jarri zuen martxan, gure mesedetan, kideon mesedetan.
Lortu nuen kredituari esker, denda txiki bat ireki eta negozio txiki bat garatu ahal izan nuen. Gaur egun, lortzen ditudan etekinei esker, nire seme-alaben beharrei laguntzen diet eta nire familiaren bizi-baldintzak hobetzen ditut.»
Oraintxe bertan, Alboan-ek 243 proiektu aktibo ditu Afrikako, Latinoamerikako eta Indiako 23 herrialdetan; 503.000 pertsona baino gehiago laguntzen ari dira onuradun gisa, mundu bidezkoago bat sortzeko laguntzen diguten 107 erakunde aliatuekin batera. Haiekin lan egiten dugu baztertutako emakumeekin, eskolarik gabeko haurrekin, errefuxiatuekin, arriskuan dauden gazteekin eta herri indigenekin.
Alboan-en 6.160 kolaboratzaileditugu gaur egun: 3.165 bazkide, 2.735 emaile puntual errepikari eta 260 boluntario (235 Euskadin eta Nafarroan eta 25 Hegoaldeko nazioarteko boluntariotzako programetan).
Bazterkeria eragiten duten egoerei buruz informatzen, prestatzen, antolatzen eta mobilizatzen lagundu nahi diegu pertsonei. Horregatik, 180 ikastetxek baino gehiagok eta 700 hezitzailek baino gehiagok gure 500 hezkuntza-material baino gehiago eta 140 hezkuntza-ekintzabaino gehiago erabili dituzte.
Urtero, errentaren kanpainaren hasieran, aurreko urteko zure lankidetzari buruzko datuak bidaliko dizkizugu, zerga-ondorioetarako erabili ahal izan ditzazun. Emaileari arreta emateko 944 151 135 telefono-zenbakiaren bidez ere kontsulta ditzakezu, edo gure posta elektronikora idatziz: alboan@alboan.org. Gainera, orain Aidboan aplikazioa deskarga dezakezu zure Apple Store edo Google Play dendetan. Simulagailu bat, irabazi asmorik gabeko erakundeei egindako dohaintzengatik lortuko duzun kenkari fiskala kalkulatzen duena, horiek egin aurretik.
Eguneraturik egotea ere laguntzeko modu bat da.