ALBOANen, emakumeenganako indarkeriari amaiera eman nahi dioten pertsona guztiak mobilizatu nahi ditugu. Alde batetik, emakumeen bazterkeria eta ahulezia salatuz eta ikusaraziz. Eta, bestetik, emakumeei gure babes osoa helaraziz.
Zuk ere haiekin bat egiten baduzu, parte hartzeko bide batzuk eskaintzen dizkizugu:
ALBOANen uste osoa dugu emakumeen indarrean, hobetzeko grinan, aukeretan, ausardian, ametsetan... Konfiantza eta fedea dugu haiengan.
Eta haiekin bat egiteko unea heldu da.
Hartu parte itxaropenaren martxa honetan!
Gure gizartean, honako hau aldarrika dezakegu: "Ez dugu ausartak izan nahi, askeak izan nahi dugu". Beste herrialde batzuetan, berriz, emakumeek arriskuan jarri behar dute bizitza beren askatasuna erabiltzeko eta beren ahotsa entzunarazteko.
ALBOANetik eremu globalera eramango ditugu azaroaren 25eko aldarrikapenak. "Hegoaldeko" herrialdeetan, genero-desparekotasunaren eragina are handiagoa da.
Justine Masika, Synergie des Femmes taldekoa, Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari buruz mintzatu da.
ALBOAN Fundazioak antolatutako "Emakumeak Martxan" Nazioarteko Kongresua dela eta egindako elkarrizketa.
Caddy Adzuba Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari buruz mintzo zaigu.
ALBOAN Fundazioak antolatutako "Emakumeak Martxan" Nazioarteko Kongresua dela eta egindako elkarrizketa.
Synergie des Femmes taldeko ordezkaria eta Bakearen Enbaxadoreak ekimeneko sustatzailea da Gentille. Indarkeriari aurrea hartzeko programa horren bidez, emakumeen eskubideei eta eskualdean bakea eraikitzeko duten eginkizunari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa ematen zaie nerabeei haien herri eta komunitateetan.
"Beti diskriminatu gaituzte emakume izateagatik, indigenak izateagatik, pobreak izateagatik".
Beren lurraldea eta baliabideak, batez ere ura, defendatzeko antolatuta dagoen Mayuu etniako EMAKUME aktibisten ordezkaria da Angélica.
Lana eta bizi-kalitatea hobetzeko bildu ziren familia kafe-biltzaileen elkartea da ASOPECAM.
Elkartearen barruan, "emakume ausart" batzuek bat egin zuten berdintasunezko tratua eta parte-hartze aktiboa lortzeko.
Bertha, Gladys, Eleonora eta María Clara dira horietako batzuk.
Peruko Giza Eskubideen Koordinakunde Nazionaleko idazkari exekutiboa izan zen Rocío.
Borrokan jarraitzen du emakumeen giza eskubideen alde eta lurraldearen defentsaren alde.
Emakumeen egoera azaleratu eta ezagutarazi egin nahi dugu, egunez egun beren bizitzak, beren familienak eta beren komunitateenak hobetzeko borrokan dauden milaka emakume ausarten ahotsak ekarri.
Ezagutu gure hezikidetzari buruzko prestakuntza-proposamena eta deskargatu materialak doan.
Aurkeztu berri dizkizugunak bezalako emakumeen ondoan.
Ziur gaude "Hegoaldeko" herrialdeak kaosetik eta pobreziatik ateratzea helburu duen proiektu orok emakumeak erdigunean jarri behar dituela, haiek beti galtzaile izaten baitira.
Mundu osoko emakume eta erakundeekin bidean goaz, giza garapena, bizitza duina eta justizia gizaki guztien ondare bihurtzeko helbururantz.
proiektu
jardunean
erakunde
aliatuk laguntzen digute mundu hobea sortzen
herrialde
Afrikan, Asian eta Latinoamerikan
pertsonak
hobetu dituzte bizi-baldintzak
ALBOANekin 2000. urteaz geroztik elkarlanean ari den Synergie des femmes elkarteak borroka egiten du Kongoko EDko emakumeek jasaten duten sexu-indarkeriaren aurka. Osasun-laguntza, laguntza psikosoziala eta gizarteratze ekonomikoa eskaintzen ditu elkarteak.
IJZren eta ALBOANen arteko aliantzaren bidez, laguntza eskaintzen dugu iheslariek eta lekualdatuek behin eta berriz bizi dituzten krisi egoeretan; horretarako, tokian bertan egiten den lan humanitarioa babesten dugu, eta gure ingurunean egoera horien kausak salatzen. IJZrentzat, talderik garrantzitsuena gerrak eragindako pertsonak dira, hots, iheslariak.
Fe y Alegría elkarteak gauzatzen duen herri-hezkuntza eta gizarte-sustapena babesten dugu, Latinoamerikako landa-eremuetan eta hiri-eremu baztertuetan. ALBOANek hasiera-hasieratik jardun du lanean Fe y Alegríarekin, herri-hezkuntza integralaren aldeko eta gizarte-sustapenaren aldeko mugimendua den aldetik. Fe y Alegríak sektorerik behartsuenak aukeratzen ditu, haiekin hezkuntzaren eta gizarte-sustapenaren inguruko jarduera aurrera eramateko.