Aidboan erabiliz, kalkulatu segundo gutxi batzuetan zenbat itzuliko dizun Ogasunak dohaintza bakoitzagatik eta erabaki ea aurrezki hori elkartasun handiagoan berrinbertitu nahi duzun. Hori guztia, poltsikotik beste zentimo bat ere jarri beharrik gabe.
Aidboan ez da soilik kalkulagailu bat: zure dohaintzei etekinik handiena ateratzeko tresna da. Partikularra edo enpresa izan, zenbat berreskura dezakezun jakingo duzu dohaintza egin aurretik, baita diru hori lankidetza-proiektuetan nola berrinbertitu ere, zure elkartasuna are urrunago irits dadin.
Kalkulatu kenkaria, egin dohaintza irabazi-asmorik gabeko erakunde bati, eta berreskuratu egindako dohaintzaren % 80raino. Eta, Ogasunak itzuli dizuna berrinbertitzea erabakitzen baduzu, zure elkartasuna biderkatzen arituko zara gehiago gastatu gabe.
3 datu baino ez dizkizugu eskatuko: pertsona edo enpresa zaren, zein probintziatan bizi zaren, eta, garrantzitsuena, urtero zenbateko dohaintza egiten duzun. Hiru datu horiekin, magia aktibatuko dugu!
Ez gehiegi urrundu, segundo-milarenetan esango baitizugu zenbat itzuliko dizun Ogasunak egin duzun edo egin nahi duzun dohaintzaren arabera. Zer egingo duzu diru horrekin?
Zergatik ez joan urrunago? Berrinbertitu zure zerga-kenkaria Alboanen proiektuetan, eta biderkatu zure elkartasuna gehiago gastatu gabe. Itzulitako euro bakoitzak benetako kausak babes ditzake, eta eragin positiboa izan.
Alboan Fundazioak pertsona eta enpresa dohaintza-emaileen funtsak jasotzen ditu, eta proiektuak gauzatzen dituzten elkarteetara bideratzen ditu. Alboanek elkarteak babesten ditu, eta funtsak behar bezala erabiltzearen erantzule da. Horretarako, proiektuen aldizkako segimendu-txostenak prestatzen eta partekatzen ditu.
Alboan lehentasunezko interesekotzat hartzen da Euskal Herrian, eta gizarte-mezenasgoko erakundetzat Nafarroan. Horrek esan nahi du zerga-kenkari handiagoa aplikatzen dela erkidego horietan Alboani dohaintza egitean. Alboanek, funtsen hartzaile gisa, ahalik eta zerga-kenkari handiena aplikatzeko aukera ematen duten ziurtagiriak banatzen ditu Alboan komunitatearen parte diren proiektu eta elkarteei laguntzen dieten pertsona eta enpresentzat.
Une honetan, Alboanek 243 proiektu aktibo ditu Afrikako, Latinoamerikako 23 herrialdetan eta Indian; 503.000 onuradunani baino gehiagori laguntzen die, mundua bidezkoagoa izan dadin bidelagun ditugun 107 elkarte aliatuekin batera. Haien ondoan, emakume baztertuekin, eskolarik gabeko haurrekin, errefuxiatuekin, arriskuan dauden gazteekin eta herri indigenekin batera lan egiten dugu.
Alboani diruzko ekarpena egiteagatik aplikatzen diren zerga-kenkariak desberdinak izango dira, egoitza non dagoen eta pertsona mota nolakoa den (fisikoa edo juridikoa). Lortu informazio gehiago hemen
Eguneraturik egotea ere laguntzeko modu bat da.