Pasar al contenido principal
emergencia ucrania

 

Sirian eta Turkian izan diren lurrikara izugarriek 40.000 pertsona baino gehiago hil eta 80.000 zauritu dituzte dagoeneko. Herritarrek bizi duten egoera kritikoa da; izan ere, Siriako gerra luzeak eta milaka pertsonaren nahitaezko desplazamendua eragin duen krisi handi batek kolpatuta zegoen eskualdea. Alepo, Sirian, hiririk hondatuenetako bat da.

Milaka etxebizitza suntsitu direnez, familiak kalean geratu behar izan dira, eta negu gogorraren ondorioak jasan behar izan dituzte.

Premiazkoa da herritarrak artatzea, premia larriko laguntza, higiene- eta edateko ur-zerbitzuak eta laguntza psikologikoa ematea. Bereziki, kasu askotan senideekin elkartu behar duten haurrei.
 

 

GURE ESKU-HARTZEA

Entreculturas eta Alboan erakundeok, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (SJR) batera, larrialdi-protokoloa jarri dugu abian, kaltetuenei arreta emateko, batez ere Alepo inguruan. Eremu horretan, SJR duela 10 urte baino gehiagotik dago presente, eta osasun-zerbitzuak eta sendagaien banaketa ematen dizkie premia handiena duten pertsonei, barneko desplazatuen, tokiko komunitateko kideen eta egoera txarrean bizi ziren itzulitakoen artean. Haur asko eskolatu gabe zeuden, eta ustiapen-baldintzetan lan egiten zuten familiak mantentzeko, malnutrizioak eta arnas.

Une honetan, Alboan-ek, Ellacuria Fundazioak eta Loiolaetxeak (Euskadin) eta Lasa Zentroak (Nafarroan) Siriako 12 familia hartzen ditugu Babes Komunitarioa programaren bidez. Gatazka armatuek, bizimodu duina izateko baliabiderik ezak eta eskualdeko gobernantzarik ezak eragindako beste krisi humanitario batzuen ondorioz beren etxeak utzi behar izan zituzten pertsonak dira.

Hondamendi natural horrek are gehiago okertu du biztanleriaren egoera zaila, eta kalteberatasun handiaren eraginpean utzi du.

Zure laguntza behar dugu lurrikarek Sirian eta Turkian eragindako larrialdi humanitarioari erantzuteko.