Mexikoko eta Kolonbiako kalitatezko kafeen eta hurbileko produktuen zaporeaz gozatzeko gonbidapena da, kontsumo arduratsu eta solidarioa sustatzeko helburu duen esperientzia baten barruan.
Kafe sorotik hasi eta katilurainoko bidean, bizi-istorioen kate oso bat dago. Mexikon eta Kolonbian kafea ekoizten eta merkaturatzen dituzten eta ALBOAN-en aliatuak diren kooperatibek prozesu osoa zaintzen dute, kafe sorotik katilura, ekoizpen agroekologikoaren eta bidezko merkataritzaren printzipioei jarraiki.
Brunch-Kafe solidarioa, beraz, produktu horiek dastatzeko eta ezagutzeko topagunea da, eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustuarekin bat egiten du, bai gure inguruan, bai Hegoalde Globalean ere.
Brunch-Kafea Garapen Lankidetzarako ALBOAN GGKEak eta Deusto Business Schoolek sustatzen dute, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean. Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetzak eta Kutxa Fundazioak laguntzen duten jarduera da.
Azaroaren 17an 80 Brunch zerbitzatuko ditugu Donostiako Antiguako auzoko tabernetan, eta beste 80 abenduaren 15ean Gros auzoko tabernetan. Brunch-ak produktu agroekologikoekin, hurbilekoekin edo, kafearen kasuan bezala, Latinoamerikako nekazal komunitateetatik etorritakoekin eginda egongo dira.
Brunchez gozatu ahal izateko, www.brunchsolidarioa.alboan.org, web orrian sartu eta formulario labur bat erantzun eta izena eman behar duzu. Parte hartzeko epemugak honako hauek dira:
Bi lagunentzako Brunch baten zozketan parte hartuko duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara zein tabernatan egokitu zaizun jakinarazteko.
ALBOAN-en urteak daramatzagu Latinoamerikan, Afrikan eta Indian gure aliatu diren erakundeekin lan egiten. Erakunde horiek garapen-prozesuak laguntzen dituzte, kalteberatasun eta bazterketa-egoeran dauden pertsonei eta komunitateei bizi baldintza duinak bermatzeko. ALBOANek, bere erakunde aliatuekin batera, komunitate pobretuei laguntzen die haientzat bizitza-alternatiba izango diren eta ekoizpen, merkaturatze eta kontsumo jasangarriak bermatuko dituzten ekimen ekonomikoen garapenean.
Gure inguruan, Hegoalde Globaleko herrialdeetan laguntzen ditugun ekoizpen eta kontsumo arduratsuko alternatiba horien berri ematen dugu, baita hemen ere badiren beste batzuen berri eman ere. Brunch-Kafe Solidarioak, hain zuzen ere, Hegoalde Globaleko herrialdeetako komunitate ekoizleen naturaren zaintzan eta bizi-baldintzetan eragin positiboa duten kontsumo moduak proposatu nahi ditu.
Proiektuan parte hartzen duten jatetxe eta tabernak:
Xiri (Idiakez Kalea 10) | Bideluze Bar Café (Gipuzkoa Plaza nº14)
@2018 ALBOAN, Jesuitek sortu eta bultzatutakoa | Pribatutasun politika | Lege Oharra