Zerga-Erreforma Berria. Aukera Denontzat

 

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan izan ezik

Zerga-alorreko azken erreformaren berri eman nahi dizugu; izan ere, erreforma horri esker, emaileak laguntza handiagoa eman ahal izango du, horregatik gastu osagarriak jasan behar izan gabe. Hau da, ematen dituzun lehendabiziko 150 euroren itzuliko dizute aurten (gogoan izan 2014an itzultzen zela eta iaz, berriz, ). 150 eurotik gora emanez gero, itzuliko dizute. Horrez gain, hiru urte jarraian lagunduz gero, are gehiago itzuliko dizute urtearen amaieran. Hala, fideltasuna saritu nahi da.

Bestela esanda, zenbat eta laguntza handiagoa eman, orduan eta jende gehiagori lagundu ahal izango diozu, eta horrek ez dizu gastu handiagoa eragingo, aldea berreskuratuko baituzu PFEZaren aitorpena egitean.

ALBOANek berariaz adierazi nahi du zerga-alorreko legea aldatu izana oso berri ona dela herrialde pobretuetan laguntzen diegun pertsonentzat, diru-laguntza handiagoa eman ahal izango baituzu horrek kostu handia eragin gabe zuri.

Guk bezala guztiontzako mundu duinagoa lortzea xede duten erakundeek, hala nola Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua, Fe y Alegría eta Gujerateko Misioa, gure egitekoan tinko jarraitzera animatzen gaituzte. Zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzaiguke urtean 200 proiektutik gora bideratzea

Horrexegatik animatu nahi zaitugu, oraindik ez bazara, bazkide izatera, gure proiektuak gauzatzen jarraitu ahal izan dezagun. Hona hemen helbide. Beste inor aukerarik gabe gera ez dadin. Mila esker

Harremanetarako