Hezkuntza sektorea

ALBOAN elkartearen helburu nagusietako bat da hezkuntza eraldatzailea, unibertsala eta kalitatezkoa sustatzea, pertsonei eta taldeei aukera emango diena gizarte global eta inklusibo bat eraikitzeko.

Hasiera-hasieratik, ALBOANek helburu horren aldeko apustua egin du, eta baliabide ugari bideratu ditu kalitatezko hezkuntzarako sarbidea erraztera.

Mundu osoan, 124 milioi adingabek baino gehiagok ez du hezkuntza jarraitu eta kalitatezkorik jasotzen. Horrez gain, 6 eta 11 urte arteko 58 milioi haur ez da eskolara joaten.

ALBOAN lanean ari da ahalik eta pertsona gehienek kalitatezko hezkuntza jasotzeko aukera izan dezaten. Hona hemen lan horren hainbat adibide:

Afrikan

Hainbat herrialdetan, Kongo, Txad eta Madagaskarren, besteak beste, Aintzira Handietako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren hezkuntza kudeatzen dugu, lekualdatutako pertsonen esparruetan, baita Fe y Alegría erakundearena ere, pobretutako landa-guneetan edo baztertutako hiri-guneetan.

  • Eskola berriak sortu eta eskolako materialez hornitu.
  • Irakasleei prestakuntza eman eta kontratatu.
  • Gurasoen elkarteak sortzen lagundu, gurasoak hezkuntza-prozesuaren parte izan daitezen.
  • Indarkeriaren biktima izan diren nerabeei lagundu.

Asian

Indian, “Pertsona guztientzako hezkuntza” izeneko kanpaina babesten dugu. Kanpaina horren helburua da Indiako Gujarat estatuko landa-guneetako herritar pobreenek kalitatezko hezkuntza jaso dezaten laguntzea, batez ere adivasi herritarrek (tokiko biztanleak) eta dalitek (kastarik gabekoak), kasta gorenekoen esklabu izatera kondenatuek, hain zuzen ere.

  • Kanpaina honen bitartez, babesa ematen diogu Gujarat estatuko (India) ikastetxe eta barnetegi sare zabal bati; sare horri esker, adivasi eta daliten taldeko milaka haurrek historikoki ukatu zaien eskubide bat erabili ahal izango dute eta, ondorioz, zor zaien etorkizun duina izan ahalko dute. ALBOANen babesa duten ikastetxeetan hogei mila haurrek baino gehiagok ikasten dute.

Latinoamerikan

Fe y Alegría elkarteak gauzatzen duen herri-hezkuntza eta gizarte-sustapena babesten dugu, Latinoamerikako landa-guneetan eta baztertutako hiri-guneetan. Honako hauek babesten ditugu:

  • Irakasleen prestakuntza
  • Haur, nerabe, gazte eta helduentzako programa osagarriak, haien eguneroko bizitzan aplika ditzaketen gaitasunak gara ditzaten eta haien bizitzetan, familian eta komunitatean aldaketa-, garapen- eta eraldaketa-prozesu baten liderrak izan daitezen.
  • Hezkuntza-proiektu sendoa eta iraunkor baten garapena, bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.
  • Ikastetxe askoren egitura-gastuen finantzaketa.
  • Liderrak prestatzeko hezkuntza-lana eta ekimenen sustapena, komunitateetan aldaketa soziala eta ekonomikoa indartzeko.
Eskola bat kanpin-denda batean

Eskola bat kanpin-denda batean

Errefuxiatuentzako eremuetan egiten dugun heziketa-lanaren adibide bat da hau

Errefuxiatuentzako eremuetan egiten dugun heziketa-lanaren adibide bat da hau Milioika errefuxiatuak eta behartuta lekualdatutako pertsonak bizi duten drama humanitarioaren berri eman nahi dugu. Haien egoera aldatzen lagun dezazun nahi dugu, eta, horretarako, apustu irmoa egiten dugu pertsona horiei guztiei hezkuntzarako sarbide duina emateko.