
ALBOAN eta herri indigenak
Bizitza duin eta bidezko baten alde
ALBOANek hainbat komunitate indigenek bizitza justu eta duina izateko borroka eta giza garapena babesten ditu. Hona hemen lan horren zenbait adibide:

Indian
Gujarateko adivasien komunitatea
ALBOANek Gujarat estatuko adivasien komunitatea babesten du.
Adivasiak Indiako jatorrizko biztanleak dira, basoetako biztanle tradizionalak. Adivasien komunitatea kasta sozialen antolakuntza-sistematik at dago, eta horrek mendeetan zehar zapalkuntzara, esklusiora eta gizarte-bazterketara kondenatu ditu.
Egoera hori aldatzeko, ALBOANek hainbat proiektu sustatzen ditu aipatu estatuan: hezkuntzakoak; ekoizpenekoak; lurrak berreskuratzekoak; emakumeak ahalduntzearen ingurukoak; antolaketa sustatzekoak, beren eskubideak defendatzekoak, eta beren kultur tradizio aberatsa berreskuratzekoak, herri gisa duten berezitasunaren irakurketa positiboa gauzatzeko.

Perun
Awajun Wampis herria
Awajun Wampis herria Peru iparraldeko Alto Marañón oihanean bizi da, tradizionalki ingurumenarekiko orekari eutsiz. Hala ere, hazkunde demografikoak, herritarrak komunitateetan finkatzeak (hezkuntza eta osasun zerbitzuetarako sarbidea izateko) eta behar eta interes ekonomiko berriak agertzeak, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena ekarri dute, eta horrek nortasun eta kultura indigenaren oinarriak arriskuan jarri ditu.
Egoera horri aurre egiteko, familiek sistema produktiboak garatu dituzte oinarrizko beren erakundeen eta tokiko erakundeen laguntzarekin, diru-sarrerak sortzeko eta elikatzeko beharrei erantzuna emate aldera. ALBOANek lan horretan babesten ditu.
Zuk dohaintzak itxaropena pizten die pertsona askori

Kolonbian
Kogui, Wiwa, Arhuaco eta Kankuamo herri indigenak.
Sierra Nevada de Santa Martako herri indigenek beren lurraldea sakratutzat jotzen dute, beren nortasun eta kulturaren oinarri gisa; haientzat, lurra ez da baliabide hutsa. Bertan, subjektuak gorputz, natura, komunitate eta espirituarekiko duen harremana erregulatzen duen kodea sortzen da.
Autoritate tradizionalek berori interpretatzen dute, komunitateak ingurumen-orekari eta kultura arteko bizikidetzari eusteko bidean gidatzeko.
Erakundeak eratzea herri indigenek beren eskubide kolektiboak defendatzeko estrategietako bat da. Erakunde horien helburua da herri indigenek osatzen duten dibertsitatea homogeneizatu eta ezabatu nahi duten Estatuaren eta beste gizarte- eta erakunde-sektoreen aurrean lurralde-autonomia lortzea.
ALBOANek beren eskubide kolektiboen eta bizimoduen defentsan babesten ditu.

Guatemalan
Mendebaldeko Goi-lautadako Mam eta Quiche herri maiak eta Ixcaneko q’eqchí komunitateak.
Komunitate horiek bakearen eraikuntza demokratikoa, erabateko garapen iraunkorra eta justizia soziala lortzeko bidean lan egiten dute.
Herri indigenen ekarpen positiboa aitortu dadin nahi dute, beren balio eta mundu- ikuskeratik gizartearen eraikuntzara arte. Eta hori beren eskubideak erabiltzeko berdintasuneko partaidetzaren bidez gauzatu dezaten nahi da. Horrek herri indigenak eta emakumeak eskubide osoko herritartzat hartzea ekarriko luke.
Gainera, emakume indigenek jasaten dituzten diskriminazio-, esplotazio- eta mendekotasun-baldintzak eraldatzean da haien lehentasunetako bat.
ALBOANek honako hauek babesten ditu:
- Herri indigenen partaidetza, antolaketa eta artikulazio soziala, politikan eragina izan dezaten.
- Nekazaritza-ekoizpeneko antzinako teknikak berreskuratzeko ekimenen garapena, bizi-baliabide iraunkorrak sor ditzaten.
- Emakume indigenen eskubideen defentsa. Horretarako, indarkeriaren biktimei arreta psikosoziala eskaintzeaz gain, prestakuntza ere ematen du, eskubideen, politikaren eta lurraren zein baliabide naturalen defentsaren arloan.