proyectos

ESKOLARIK GABEKO HAURRAK

Hezkuntza unibertsal, aske eta kalitatezkoa ezinbestekoa da munduak aurrera egin ahal izateko

Mundu osoan, 124 milioi adingabek baino gehiagok ez du hezkuntza jarraitu eta kalitatezkorik jasotzen. Horrez gain, 6 eta 11 urte arteko 58 milioi haur ez da eskolara joaten.

Zuk dohaintzak itxaropena pizten die pertsona askori

ALBOANen lana

ALBOANek uste du hezkuntza unibertsal, aske eta kalitatezkoa beharrezkoa dela mundu bidezkoago eta berdinago bat eraiki ahal izateko. Hori dela eta, lanean ari gara ahalik eta haur gehienek aukera izan dezaten kalitatezko hezkuntza jasotzeko. Hona hemen lan horren hainbat adibide:

1

Afrikan

Kongo, Txad eta Madagaskarren, Aintzira Handietako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren hezkuntza kudeatzen laguntzen dugu, lekualdatutako pertsonen esparruetan, baita Fe y Alegría erakundearena ere, pobretutako landa-guneetan edo baztertutako hiri-guneetan:

  • Eskola berriak sortu eta eskolako materialez hornitu.
  • Irakasleei prestakuntza eman eta kontratatu.
  • Gurasoen elkarteak sortzen lagundu, gurasoak hezkuntza-prozesuaren parte izan daitezen.
  • Indarkeriaren biktima izan diren nerabeei lagundu.
2

Asian

Indian, “Pertsona guztientzako hezkuntza” izeneko kanpaina babesten dugu. Kanpaina horren helburua da Indiako Gujarat estatuko landa-guneetako herritar pobreenek kalitatezko hezkuntza jaso dezaten laguntzea, batez ere adivasi herritarrek (tokiko biztanleak) eta dalitek (kastarik gabekoak), kasta gorenekoen esklabu izatera kondenatuek, hain zuzen ere.

Kanpaina honen bitartez, babesa ematen diogu Gujarat estatuko (India) ikastetxe eta barnetegi sare zabal bati; sare horri esker, adivasi eta daliten taldeko milaka haurrek historikoki ukatu zaien eskubide bat erabili ahal izango dute eta, ondorioz, zor zaien etorkizun duina izan ahalko dute. ALBOANen babesa duten ikastetxeetan hogei mila haurrek baino gehiagok ikasten dute.

3

Latinoamerikan

Fe y Alegría elkarteak gauzatzen duen herri-hezkuntza eta gizarte-sustapena babesten dugu, Latinoamerikako landa-guneetan eta baztertutako hiri-guneetan. Honako hauek babesten ditugu:

  • Irakasleen prestakuntza
  • Haur, nerabe, gazte eta helduentzako programa osagarriak, haien eguneroko bizitzan aplika ditzaketen gaitasunak gara ditzaten eta haien bizitzetan, familian eta komunitatean aldaketa-, garapen- eta eraldaketa-prozesu baten liderrak izan daitezen.
  • Hezkuntza-proiektu sendoa eta iraunkor baten garapena, bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.
  • Ikastetxe askoren egitura-gastuen finantzaketa.
  • - Liderrak prestatzeko hezkuntza-lana eta ekimenen sustapena, komunitateetan aldaketa soziala eta ekonomikoa indartzeko.