Demokrazia sektorea

ALBOAN elkarteak Hegoaldeko herritarren parte-hartzea sustatzen du biztanle horiei eragiten dieten politika publikoen garapenean eta jarraipenean. Gure ingurunean, berriz, aktiboki parte hartzen du nazioarteko lankidetzarekin zerikusia duten politiken garapenean eta jarraipenean.

Azken urteotan, gero eta ohikoagoa da herritarrek parte hartzea administrazio publikoekin elkartzeko espazioetan. Parte-hartzea ezinbesteko osagaia da herritar gisa ditugun eskubideak erabiltzeko. Aldi berean, gaitasuna eta konpromisoa duten herritarrak izatea ezinbestekoa da gobernantza publiko eraginkorra gauzatu ahal izateko.

Gizarteak gero eta ozenago eskatzen du auzi publikoen ebazpenean parte hartzeko aukera, hala garapen-planei eta aurrekontu publikoei buruzko erabakiak hartzeari dagokionez, nola kudeaketa publikoan gardentasuna ahalbidetzeko zaintza eta kontrolari dagokienez.

Gizarte zibila indartu behar dugu gizarteko talderik ahulenak babesteari lehentasuna emango dioten sistema demokratikoen sorreran lagun dezan.

Horretarako, ALBOANek honako hauek babesten ditu:

  • Herritarren parte-hartzea sustatzea politika publikoak gauzatzeko eta jarraipena egiteko prozesuetan, beste erakunde batzuekin sarean lan eginez.
  • Gizarte zibilaren eta Estatuaren arteko eztabaidan sustatzea helburu duten Hegoaldeko prozesuak babestea, baita gizarteak indarkeriaren aurka abiatzen dituen ekimenak ere, eta giza eskubideen urraketak salatzea.
  • Herritar gazte eta helduen arteko lidertzen sorrera babestea.

Hona hemen lan horren hainbat adibide:

  • ALBOANek Erdialdeko Amerikako Herri eta Politika Prestakuntza Eskolek (EFPC) gazteekin egiten duten lana babesten du. Eskola horiek jaio ziren ezin zelako gehiago atzeratu politika zerbitzatzeko plataforma gisa, batez ere ahulenei laguntzeko plataforma gisa, ulertzen eta bizi duten belaunaldi berriak prestatzeko beharra. Horrez gain, eskolen sorreraren atzean uste hau dago: politika eta politikari tradizionalek ezin dituzte konpondu biztanleriaren sektore handiei eragiten dieten arazoak.
  • South Asia People Initiative (SAPI) ekimena babestea, Indian. Dalitek eta adivasiek, Indiako jatorrizko herritarrek eta kastarik gabekoek, sustatutako mugimendua da. Ekimeneko kideek India osoan zehar lan egiten dute haien eskubideak aitor ditzaten eta haien eskaerak eta ikuspuntua aintzat har daitezen.
  • Peruko Ikerkuntzarako eta Ekonomiaren Sustapenerako Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zerbitzua (SAIPE). ALBOAN zerbitzu horrekin lankidetzan ari da Alto Marañónen, Peruko Amazonia betean, bizi ziren Awajún eta Wampis herri indigenen kultura eta lurraldea defendatzeko.
  • Peruko Hezkuntzako Eskualdekako Parte-hartze Kontseiluen (COPARE), hezkuntza-politiketan herritarren parte-hartzea sustatzen duten espazioen, esperientzia. Peruko Gobernagarritasunaren Partzuergoa osatzen duten erakundeak (CCAIJO, CEOP Ilo eta CIPCA).
Emakume ausartak

Emakume Ausartak

Denen onerako demokraziaren alde egiten dugun lanaren adibide bat da hau

ALBOANek berdintasuna sustatu nahi du. Ildo horretatik, Afrikan, Latinoamerikan eta Indian babesa ematen diegu landa-komunitateetako emakumeei, hiriko emakume marjinalei, emakume indigenei eta errefuxiatuentzako eremuetan daudenei. Milaka eta milaka emakume ausartek bizimodu duina eskatzen dute, bai eurentzat, bai euren komunitateentzat.