colaborar

ALBOAN eta arriskuan dauden gazteak

Gehienbat emakumezko nerabeekin eta gazteekin egiten dugu lan

ALBOANek biolentzia-indize handia duten hirigune xumeetan bizi diren eta gizartetik at gelditzeko arriskua duten gazteekin lan egiten duten erakundeak babesten ditu.

Testuinguru horietan, gazte gehienak harrapakin errazak dira marentzako. Gazte-delinkuentziako banda antolatu horiek gazteen bizitzak hondatzen dituzte eta inguruan biolentzia sustatzen dute. Hauek dituzte ezaugarri nagusi:

  • Gizarte- eta kultura-ezegonkortasuna eta gabezia ekonomikoak.
  • Askotariko indarkeriak: marena, familiartekoa, gehiegikeriak, pobrezia eta diskriminazioa..
  • Gaitasunen garapen mugatua maila guztietan, honako hauek direla eta: estimulazio goiztiarraren falta, baliabide ekonomikorik eza, desnutrizioa, elikadura-urritasuna, aukera akademikoen gabezia…
  • Askotariko drogekiko harremana.

Ahultasuneko testuinguru horretan, xede nagusia da gazteek konfiantza berreskura dezaten eta gizarteko kide izan daitezkeela ikus dezaten. Beren prestakuntza- prozesuan zehar ahalduntzen laguntzen ditugu, komunitateko gainerako gazteentzako eredu eta itxaropen bilakatzen diren arte. Honako hauek dira jardunbide nagusiak:

  • Eskola utzi dezaten ekiditeko prebentzioa, familiak, nerabeak eta gazteak ikastetxeko kudeaketan inplikatuz.
  • Formazio osagarria, beren buruan eta gaitasunetan konfiantza berreskura dezaten, baita besteekiko errespetuan ere.
  • Lana bilatzen eta lan-merkatuan sartzen laguntzeko orientazioa.
  • Lider izateko prestakuntza eskaintzea, politikan (zerbitzu-plataforma gisa ulertuta) positiboki inplikatu daitezen, batez ere behar gehien duten pertsonei laguntza eskaintzeko.

Zuk dohaintzak itxaropena pizten die pertsona askori

Eginkizun horien adibide dira Fe y Alegría erakundeak Kolonbian gauzatzen dituen zenbait proiektu, Jesusen Konpainiak Puente Belizen (Guatemala) bideratzen dituenak eta Hondurasen ERIC-Radio Progreso ekimenarenak.

"Banaiz alaba, emakumea, langilea, herri-komunikatzailea, eta eskubideen defendatzailea. Ikaslea ere naiz. Baina, batez ere, guztion artean errealitate berria eraiki ahal dugula uste duen gizarte borrokalaria naiz”.

Nancy Orellana, 24 urte. Honduras