Larrialdia Haitin

1.000 hildako - 350.000 pertsona kaltedun - 300 ikastetxe kaltetu 100.000 ume eskolarik gabe

Urriaren 4an Matthew urakanak Haitiko hegomendebaldeko kostaldea suntsitu zuen. Heriotza eta suntsipen arrastoa baino ez zuen utzi atzetik. Egun, 1.000 hildako eta gutxienez 350.000 pertsona kaltedun eta lekualdatuak zenbatu dira. 300 ikastetxe inguruk kalte larriak pairatu dituzte, eta beste 150 ikastetxe babesleku moduan erabiliak izaten ari dira.

Zure dohaintza fiskalki kengarria da. Informazio guztia hemen kontsulta dezakezu. Zerga-arinketarako ziurtagiria eskuratzeko, datu hauek eman behar dituzu: izena, abizenak, IFZ eta helbidea.