Emakumeak martxan

Ekintza horren bidez, mundu osoan indarkeria jasaten duten milaka emakumeen errealitatea, lekukotzak eta ahotsak ezagutarazi nahi ditugu gure inguruan.

Hasteko, gehien ezkutatzen den drama humanitarioetako bat izango dugu ardatz: etorkizun hobeagoaren bila beren etxea utzi behar izaten duten emakumeena. Zehazki, Afrikako 5 eskualdeetako kasuak ikusiko ditugu. Haiek dira benetako protagonistak eta ALBOANetik sinesten dugu beren indarrean, hobetzeko duten gogoan, beren aukeretan, beren adorean, beren ametsetan... Sinesmen osoa dugu haiengan.

Zure dohaintza fiskalki kengarria da. Informazio guztia hemen kontsulta dezakezu. Zerga-arinketarako ziurtagiria eskuratzeko, datu hauek eman behar dituzu: izena, abizenak, IFZ eta helbidea.

Datu Pertsonalak Babesteko Europako 679/16 Erregelamenduari eta berau garatzeko araudiari jarraituz, honako hau jakinarazten dizugu: Datuen tratamendurako arduraduna: ALBOAN FUNDAZIOA, IFK: G48-811376, Egoitza soziala: Aita Lojendio 2 2.a, 48008 Bilbo, Tel.: 944151135 Posta elektronikoa: alboan@alboan.org. Gure erakundeko bazkide zaren aldetik, zurekiko harremanak kudeatzeko erabiliko dugu ematen diguzun informazioa. Zuk emandako datuak gorde egingo dira, harik eta bazkide izateari utzi nahi diozula adierazten diguzun arte, eta hartutako edozein lege-betebehar betetzeko beharrezkoa den denbora guztian. Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Eskubidea duzu zuri buruzko datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezezta daitezela eskatzeko, jaso zirenean bete behar zuten helbururako jada beharrezkoak ez direnean, eta posta arruntez nahiz posta elektronikoz egin dezakezu hori.