
HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA
Pertsonei informatzen, prestatzen, antolatzen eta mobilizatzen laguntzen diegu
Gure mundutik baztertuak izan direnekin konprometituta dauden herritarrak nahi ditugu, eta horretarako lan egiten dugu gure ingurunean. Pertsonek informazioa eta prestakuntza jasotzea nahi dugu, eta antolatzea eta mobilizatzea, bazterkeria sorrarazten duten egoerak aldatzeko.
ALBOANek zenbait azterlan eta ikerketa egiten ditu, eta, horietatik abiatuta, hezkuntza formaleko eta ez formaleko hezitzaileei zuzendutako hezkuntza-proposamenak gauzatzen ditu. Horrez gain, herritar guztientzako kanpainak ere egiten ditu, gizartea solidarioagoa eta eraldatzaileagoa bihurtzeko asmoz.

Ikastetxe
EAEn eta Nafarroan

Hezitzailek
erabili izan dituzten gure hezkuntza-materialak

Ekintza hezigarri
Afrika, Asia eta Latinoamerikako
Pertsonak
jaso dute prestakuntza
Sareak eta taldeak

1Gazte Sarea
Elkartasunaren aldeko ALBOAN Gazte Sarea, elkarte eta gazte-taldeentzako espazioa da. Bertan, partaidetza eta boluntariotzari buruzko prestakuntza eta esperientziak partekatu ahal dituzte, hegoaldeko herriak eta horiek gure gizarte, bizimodu eta kontsumo-ereduekin duten harremanean zentratuz. Sarea 16 eta 20 urte bitarteko gazteei eta horien hezitzaileei zuzenduta dago.
Elkartasunaren aldeko ALBOAN Gazte Sarearen xedea nerabeen gaitasunak indartzea da, gizarte globalaren barnean aktiboki parte hartu dezaten. Elkarrizketarako eta “globalki pentsatu, tokian jardun” printzipioa errealitate bihurtzeko espazio bat da; justuagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa den mundurako gizarte-eraldaketarako bidean.
Informazio gehiago2Hezitzaileen sarea
EDUKALBOAN Sarea gizarte bidezko, inklusibo eta zuzenagoa eraikitzeko konpromisoa duten hezitzaileen plataforma da. Arreta berezia ematen dio hezkuntza gure munduko desberdintasun handiak aldatzeko bitarteko gisa sustatzeari.
Ikastetxeak eta hezkuntza ez formaleko elkarte eta taldeak leku ezin hobeak dira aldaketa pertsonal nahiz sozialerako prozesu horiek sustatzeko. Sareak pertsona, eskola, talde edo mugimendu askoren arteko harremanak eta sinergiak bultzatzen ditu; hartara, denek batera egingo dute hezkuntza eraldatzailearen alde.
Informazio gehiago