
ERAGINA ETA MOBILIZAZIOA
Munduko herritarren artean hausnarketa, analisia eta pentsamendu kritikoa sortzea.
ALBOAN erakundeak munduan desberdintasunak eragiten dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten, ondasun erkidea sustatzen duen kultura eraikiko duten eta herri zein mundu mailan pobrezia dakarten egiturak eraldatuko dituzten herritarrak eraikitzeko konpromisoa du.

Prestakuntza-Espazioak
Behar-beharrezkoak ditugu guztion ongiari, berdintasunari eta jasangarritasunari begirako mundu bat eraikitzen aktiboki jardungo duten herritarrak. Horregatik, ALBOANen prestakuntzako, gizarte-sentikortasuneko eta eragin politikoko prestakuntza-prozesu dinamikoak gauzatzen ditugu, herritarrengan gogoetak, analisiak eta pentsamolde kritikoa sortzera bideratuak.

MOBILIZAZIO-PROPOSAMENAK
Mobilizatzen ez den gizartea ahaldundu gabeko gizarte bat da. ALBOANen argi dugu: nahi ditugun helburuak lortzeko, gizarte ahaldundu bat behar dugu, mobilizatzen dena eta aldaketa eragiteko duen gaitasuna ezagutzen duena.

ZIBERAKTIBISMO-PROPOSAMENA
Teknologia berriak aprobetxatzen ditugu eragiteko eta mobilizazio-lanetarako. Uste dugu Interneti esker gure mezua askoz ere jende gehiagorengana iristen dela. Gainera, aukera ematen digu gizarte gizatiarrago eta arduratsuago bat nahi dugun pertsona guztiok errazago komunikatu eta antolatu gaitezen.
Ziberaktibismo-ekintzak proposatzen ditugu, jendeak gure proposamenekin bat egin dezan, gure mezuak zabaldu ditzagun eta, horrela, gure eragina handitu dezagun.
Gure ustez, herritarren mobilizazioa da botere politikoei dei egiteko eta injustizien aurrean presioa egiteko tresna.

TOPAKETAK ORDEZKARI POLITIKOEKIN
Ezinbestekotzat jotzen dugu gure arduradun politikoekin elkarrizketak izatea. Pertsona kaltebera askoren bozgorailua gara; hortaz, pertsona horien mezua ordezkatzen gaituztenei helarazi behar diegu, desberdintasuna, pertsonen sufrimendua eta pertsonen eta herrien pobrezia eragiten duten politikak aldatzeko.
AZTERLANAK ETA IKERKETAK
ALBOAN erakundeak hainbat azterlan eta ikerketa egiten ditu, eredu menderatzaileen alternatiba den pentsamendua garatzeko eta gure eragin- eta mobilizazio-proposamenak zorrotz bultzatzeko.
Hemen kontsultatu ditzakezu gure azterlanak eta ikerketak..

¿Qué puedes hacer tú?