Testamentu solidarioa
Utz ezazu mundua hobetzeko gogoa
Legatu solidarioa konponbideak ekartzen dituzten ekimenen bidez mundua hobetzeko nahia idatziz eta sinadurapean adierazteko modua da. Utzi nahi hori idatzita zure testamentuan. Egin legatu solidario bat, bizitzaz harago, eta une oro zure jaraunsleen eskubideak errespetatuta, konpromisoa mantendu ahal izan dezazun. Inoiz ez da goiz edo berandu aldatu nahi duzun hori adierazteko.
Nola lagun dezaket?
Datuak biltzeko eta deskargagarri bat jasotzeko inprimakia
Alboanen konpromisoak
Sinesgarritasuna da ALBOAN GKE-en lana oinarritzen duen habeetako bat. Habe horrek sostengatzen du bidegabekeria-egoerak publikoki salatzeko behar den legitimotasuna, eta oinarri horretan bermatzen da pertsona eta erakunde askori gure erakundeekin lan egiteko aukera ematen dien konfiantza.
Horretaz guztiaz jakitun, eta gure jarduerak berekin dakarren erantzukizuna onartuta, ALBOANen sorkuntzatik argi izan genuen gure lana kanpotik ebaluatzeko tresnak erabiliko genituela, herritarrei gardentasun osoz kontu emateko.
Dohaintza bakoitzak, bere tamaina kontuan hartu gabe, itxaropenaren eta eraldaketaren domino-efektua batu eta sortzen du.
Zer lor dezakegu zure legatuarekin
1.200€
Tratamendu medikoa
Kongon sexu-indarkeriaren biktima diren 20 emakumeren tratamendu medikoa estal daiteke
6.000€
Elikadura
Indian urtebetez 10 familiaren elikadura berma daiteke
150.000€
Eskola
Perun 110 haurrentzako eskola bat eraiki daiteke
Zalantzak dituzu zure ondare solidarioa egiteko moduaz?
Galdera ohikoenak jaso ditugu, agian lagungarri izango zaizkizunak.
Garrantzitsua da testamentua egitea ezusteko gaixotasun edo istripuren bat gertatu aurretik. Halakorik ez badago, legeak erabakiko du gure ondasunen xedea. Testamentua ezeztagarria da beti emailearen aldetik, eta soilik aktibatzen da sinatzailearen heriotza gertatzen denean.
Legatu solidarioa uzteak ez die inolaz ere kalte egingo jaraunsle legitimoei; izan ere, zuzenbide erkideak jaraunsle gisa babesten ditu. Horrela banatzen da jaraunspena:
- Seniparteko herena: seme-alaben artean banatzen da, zati berdinetan.
- Hobekuntzako herena: testamentugileak nolabaiteko disponibilitatea du zati hori esleitzeko orduan. Oinordekoen artean banatu behar da, baina ez dira nahitaez zati berdinak izan behar.
- Xedapen askeko herena: testamentugileak nahi duen horri utz diezaioke, familiakoa izan edo ez, eta pertsona juridiko bati ere utz diezaioke. Zati hori askatasun osoz banatu daiteke. Eta, hala nahi izanez gero, legatu solidario bat utz daiteke GKE batentzat edo batzuentzat. (Katalunian, Nafarroan, Balearretan, Aragoin, Galizian eta Euskal Herriaren zati batean foru-arau espezifikoak daude, jaraunspena banatzeko modua alda dezaketenak)
Ez da beharrezkoa. Notarioarekin harremanetan jar zaitezke, eta aldaketa txiki bat egin. Testamentua edozein momentutan alda dezakezu.
Sí, el testamento se puede cambiar tantas veces como se quiera a lo largo de la vida.
Bai, ALBOANen beti errespetatzen dugu emailearen asmoa, bai eta dohaintza bati eman nahi dioten erabilera zehatza ere. Hala ere, gomendatzen dugu dohaintzak helburu orokor batera bideratzea, eta erakundean jasota geratzea ekarpen horren etorkizuneko erabilera. Izan ere, denborak aurrera egin ahala beharrak aldatu egiten dira eta dohaintzen malgutasun horrek ahalbidetzen digu jasotako funtsak premiazkoagoak diren proiektuetara bideratzea.
- Bienes tangibles (un inmueble, un coche, una obra de arte, joyas, etc).
- Dinero en entidades financieras (cuentas corrientes o depósitos) o efectivo metálico.
- Fondos de inversión o acciones.
- Jaraunsleak.
- Notariotzak. Biak daude legez behartuta legatuak jakinarazi eta ematera.
Las entidades sin fines lucrativos no están sujetas al Impuesto de Sucesiones y Donaciones y por tanto los legados solidarios están libres de tasas impositivas para las beneficiarias.
Alboan Taldea
Zalantzarik baduzu
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gurekin. Plazer handia izango da zuri lagundu ahal izatea.
09:00etatik 14:00etara
09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Padre Lojendio, 2-2º 48008 Bilbo