Educación

Zeregina

Jesusen Lagundiak Euskadin eta Nafarroan duen garapenerako lankidetzako GKEa gara

Munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dugu; hau da, guztion ongia sustatuko eta bai tokian-tokian bai globalki pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuko dituzten herritarrak. Horretarako, mundu osoko pertsona eta taldeekin bat egin dugu sare batean.

1Gure lankidetzaren ardatz-gunean gai hauek daude:

  • Kalitateko hezkuntza
  • Ekonomiaren eta ekoizpenaren garapen jasangarri eta ekitatiboa
  • Ekintza humanitarioa behin eta berriz agertzen diren krisieta/span>
  • Baztertutakoen aldeko demokrazia

2Zeharkako hiru ardatz hauek txertatzen ditugu gure jardun osoan:

  • Espiritualtasuna giza garapenaren horizonteko alderdi gisa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko desberdinkerien aitorpena eta genero-ekitatearekiko konpromisoa.
  • Herritarren parte-hartzea eragin sozial eta politikoa izateko.

Ikuskera

Mundu osoko pertsona eta erakundeekin batera egiten dugu aurrera, giza garapena, bizitza duina eta justizia gizadi osoaren ondare bihurtuko dituen horizonte baterantz.

Herritar arduratsuak, konprometituak, eta pertsona eta kulturekiko inklusiboak prestatzen laguntzen dugu.

Amets batek ematen digu hurrengo urteetan aurrera egiteko kemena: hain zuzen, ALBOAN errotua, maitea, ezaguna, jasangarria, itxaropentsua eta zubi-izaeraduna lortzea.

  • Tokiko eta lurraldeetako plataformen bidez Jesusen Lagundiaren proiektu bateratu berrian sustraitua.
  • Lankide dituen oinarri sozialak eta erakundeek maitatua.
  • Erakundeei ematen dien laguntzan, trebakuntzan eta herritartasun globalean duen balio erantsiagatik aintzatetsia.
  • Talde konprometitu bati eta finantziazio egonkor eta dibertsifikatu bati esker jasangarria.
  • Egiten dituen proposamenengatik eta komunikazio itxaropentsuagatik itxaropen-emailea.
  • Gure bizimoduaren eta deshumanizazioaren mugan dauden egoeren arteko zubia.

Balioak

Baterako eraikuntza-prozesu gisa ulertzen dugu giza garapena; prozesu horretan, jarduerak eta emaitzak ez ezik, garrantzitsuak dira estiloa, erlazionatzeko erak, bai eta egiteko moduak ere.

Guztion onerako kultura bat eta elkartasun-erkidegoak eraikitzeko, bada, geure eraldaketak izan behar du abiapuntu, hala pertsona gisa nola erakunde gisa. Erronka horri eusteko, bereziki landu behar ditugu oinarrizko balio batzuk:

  1. Pertsonen zaintza - Pertsona dago ALBOANen proiektuaren erdigunean.
  2. Zintzotasuna eta gardentasuna - Kontu emateko betebehar legalez harago.
  3. Gaitasuna eta profesionaltasuna - Lantalde trebea, gai dena, guztion onerako kultura eraikitzeko konpromisoa duena.
  1. Sormena eta berrikuntza - Arruntean erabilitakoez bestelako irtenbideen alde egiten dugu.
  2. Konpromisoa eta koherentzia - Guztion onerako kultura eraikitzeko.
  3. Poza eta bizitzaren ospakizuna - Eraiki nahi dugun guztion onerako kulturaren ezinbesteko osagai baitira.