Gure lantaldea
Boluntario eta profesionalen taldea
ALBOAN osatzen duen boluntario eta profesional taldeak, bere kristau-espiritualtasunetik, giza garapenarekin eta justiziaren bilaketarekin konpromisoa duten herritarrak sortzeko dihardu lanean.
44 langile eta 200 boluntario elkarrekin aritzen dira lanean, guztiontzat bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den etorkizuna lortzeko.

Zuzendaritza taldea
Patronato
Jesusen Lagundiaren Espainiako probintziala.
Jesusen Lagundian sartu zen 1984ean. Bere formakuntza prozesuan nobiotza egin zuen Sevillan, eta ondoren, filosofia Comillaseko Pontifize-Unibertsitatean eta historia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen. Comillaseko Unibertsitatean teologiako ikasketak hasi zituen ere, Bostoneko Westonen amaituko zituenak 1998-2000 urteen bitartean. Hezkuntza master bat ere ikasi zuen bertan.
Lehenengo urteak Madrilen eman ondoren, bere hirugarren probazioa egin zuen Salamancan eta formakuntza buru bezala bueltatu zen El Recuerdo ikastetxera, Asturiasera joan aurretik, non CAL-eko koordinatzailea eta Oviedoko komunitatearen nagusia izango zen 2009 eta 2013 urteen bitartean. Asturiasetik Madrilgo El Recuerdo Ikastetxera zuzendari gisa bidali zuten eta bertan bere komunitateko nagusia izan da.
Loiolako Lurraldeko Plataforma Apostolikoko ordezkaria eta Gipuzkoako Lurraldeko Plataforma Apostolikoko ordezkaria da.
Filosofian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatetik eta Teologian doktorea (Teologia biblikoan espezialitatearekin) Erromako Gregoriano Pontifize-Unibertsitatetik. Gaur egun, teologia departamentuko irakasle titularra da Deustuko Unibertsitatean, non Bilboko eta Donostiako campusean irakaskuntza ematen duen.
Jesusen Lagundian 1988an sartu zen, Zaragozako S. José Pignatelli nobiziotzan, eta gaur egun, Donostiako Loiolaetxeko komunitateko kide da, Espainiako Probintzia Jesuitaren Harrera Komunitateen proiektuko kide izanik.
Jesusen Lagundiaren Espainiako Probintziako Gizarte Apostolutzako delegatua.
- Nazioarteko Migrazioetan eta Garapenerako Lankidetzan doktorea (Comillas Eliz Unibertsitatea)
- Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna-Enpresa- (Valladolideko Unibertsitatea).
- Masterra: Nazioarteko Migrazioak (Comillas Eliz Unibertsitatea).
- Teologia Sakratuan – Etika Sozialean lizentziaduna (WJST - Boston College).
- Ikasketa Eklesiastikoetan lizentziaduna (Comillas Eliz Unibertsitatea).
- Migrazioei buruzko Ikasketen Institutuko ikertzaile elkartua (Comillas Eliz Unibertsitatea).
- Red Íncola fundazioko zuzendaria (2008-2011) eta Pueblos Unidos zentroko zuzendaria (2013-2014)
Deustuko Unibertsitatean Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzarako eta Kalitateko errektoreordea. Filosofian doktorea.
Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Etikako irakasle titularra, Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko Giza Zientzien Departamentuan.
Jesusen Lagundiaren gizarte-lanaren koordinatzailea Europan, eta JESC gizarte-zentroko zuzendaria.
Enpresen administrazioan lizentziaduna (ICADE), jesuita, goi-mailako hezkuntzan aritua eta duela 6 urte heldu zion gizarte-zentro bateko zuzendaritza-lanari; Europako gizarte-gaietan aditua, Bruselan.
Deusto Business School zentroko dekanoa. Zuzendaritzako lanpostuetan aritu da korporazio ezagunetan (Accenture, Iberdrola, EDP/Naturcorp, Socintec/Indra), beti teknologia oinarri duten negozio berrien estrategiarekin eta sustapenarekin edo kudeaketarekin zerikusia duten postuetan. Azken urteotan Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sistemaren eraldaketan modu aktiboan parte hartu du. Urte batzuetan Innobasque enpresan Berrikuntza Teknologikoko zuzendari nagusi izan ondoren, gaur egun, Deustuko Unibertsitateko zereginaz gain, berrikuntza teknologikoaren alorreko zenbait enpresa pribatutako eta erakunde publiko-pribatutako administrazio-kontseiluta.
Berrikuntzaren Kudeaketarekin, eta Zientzia eta Teknologia Sistemarekin zerikusia duten ekitaldi publikoetan, jardunaldietan eta mintegietan hitzaldiak ematen ditu. Europako Batzordearen programetan ebaluatzaile aditu gisa aritzen da, eta enpresa-kudeaketaren eta politika publikoen alorreko prentsan eta aldizkako argitalpenetan kolaboratzen du.
Astero idazten du Euskadi, Thought and Made (www.euskaditm.com) blogean, ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa-prozesuari zientziak eta teknologiak egiten dion ekarpenari buruzkoan.
Radio Bilbao irrati-kateko zuzendaria. Euskadiko Cadena SER irrati-kateko zuzendaria.
- Giza Zientzietan - Komunikazioan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea).
- Historian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea).
- Masterra: Business Innovation- Deusto Business School.
- Gizarte Ikerketa, Aholkularitza eta Berrikuntza masterra ikasten, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientziak Fakultatean.
- 30 urtetik gora lanean komunikabideetan, hainbat arlotan; besteak beste, saioetan, komertzial-lanetan eta zuzendaritzako zein kudeaketako lanetan.
Gizarte-oinarria
ALBOANen gizarte-oinarria gure misio, ikuspegi eta balioekin identifikatzen diren pertsona, talde eta erakundeek osatzen dute; haien konpromiso aktibo eta kontzientearen bidez, gure helburuak lortzeko bidean laguntzen digute, aurrerantzean ere jarraitzeko asmoz.
ALBOANen ulertzen dugu ekarpen hauek egiten dizkigula gizarte-oinarriak:
- Independentzia ekonomikoa eta jarduteko autonomia
- Legitimitate soziala
- Gizartearen ordezkari izatea eta agerpen soziala
- Gure hezkuntza-jarduera biderkatzeko ahalmena, mobilizazio, ekintza eta hedapenaren bitartez.
ALBOANen gizarte-oinarrian kolektibo hauek daude:
- Patronatua
- Kontratatutako pertsonen lantaldea
- Boluntarioak
- Bazkideak eta diru-emaileak
- Gure hezkuntza-materialak erabiltzen dituzten ikastetxe eta irakasleak
- ALBOANekin diharduten talde laguntzaileak
- Enpresa laguntzaileak
- Jesusen Lagundiaren obrak
- Jesusen Lagundia
- Gure sare sozial eta blogetako jarraitzaileak
- Gure buletin, aldizkari eta argitalpenen harpidedunak
- Sustatzen ditugun bidezko merkataritzako produktuen kontsumitzaileak
Laguntza ekonomikoa ematen duten 5.900 pertsonak osatutako gizarte-oinarria du ALBOANek: Bazkide diren eta aldizka ekarpenak egiten dituzten 3.165 pertsona fisiko eta juridiko, eta noizean behin ekarpenak egiten dituzten 2.735 pertsona fisiko eta juridiko.
ALBOAN familian 260 boluntario daude, gure jarduera eta proiektuetan doan laguntzen dutenak. Haietatik 235 Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan daude, eta 25k nazioarteko boluntario-programatan parte hartu dute Hegoaldean 2017an, VOLPA eta Elkartopatzen bidez.
ALBOAN eta gure familia nabarmen handitu dira: 5.616 pertsonak jaso dute guk emandako prestakuntza, 243 ikastetxek erabili dituzte gure hezkuntza-materialak (1.251 hezitzailek hartutako konpromisoaren bitartez), 34 gazte talde mobilizatu dira gure proposamenekin.
Nazioarteko lankidetzan egin dugun lanaren bidez, Hegoaldeko 107 erakunde aliaturen 243 proiektu babestu ditugu, eta proiektu horiek inpaktu zuzena eragin dute munduko 503.000 pertsonaren bizitzan.
Zalantzarik gabe, hauek dira erakundearen altxorrak: gure misioa, Hegoaldeko jendearekin gertutasuna, boluntarioek eta kontratatuek osatutako lantaldea, eta herritarrek eta erakunde aliatuek ematen diguten babesa. Aipatu erakundeen artean daude ikastetxeak, administrazio publikoak, eta, jakina, Deustuko Unibertsitatea, azken urteotan nabarmen sendotu baita harekin dugun harremana.
Harreman-sare horri esker, ALBOANen ametsa –desberdintasunak salatu eta gizaki guztiak bizitzeko mundu bat eraikitzeko lan egingo duen herri globala eratzen laguntzea– egia bihurtzen ari da, pertsona eta erakunde bakoitzaren ekarpenaren bitartez gero eta sendoago.
Eskerrik asko guztioi, ALBOANekin duzuen konpromiso etengabe eta eskuzabalagatik. Familian urrutira joango gara!