
Gardentasuna
Nora doa zure ekarpena?
Sinesgarritasuna da ALBOAN GKEren lanaren oinarrizko zutabeetako bat. Horrek eusten dio bidegabekeria egoerak jendaurrean salatzeko zilegitasunari, eta zutabe horretan oinarritzen da, batik bat, jende askok gure elkartearekin bat egitea ahalbidetzen duen konfiantza. Hori guztia badakigu, eta gure jarduerak eragiten duen ardura gure gain hartuta, ALBOANen hasiera-hasieratik izan genuen argi gure lana kanpotik balioesteko tresnak erabiliko genituela, eta, halatan, herritarrei kontuak modu gardenean emango genizkiela.
Kontuak argi eta garbi
ALBOANen argi dugu gure lana kanpotik ebaluatzeko tresnak erabiltzeko egiten dugun apustua, herritarrei kontuak garden eman ahal izateko horrela.
Zenbat diru sartu zaigu 2020an? | |
Urtea | kopurua |
---|---|
2020 | 9.987.687 Euro |
2020eko diru-sarreren jatorria | |||
Urtea | Pribatuak | Publikoak | Beste batzuk |
---|---|---|---|
2019 | 4.649.420 Euro | 5.066.912 Euro | 271.355 Euro |
Gastua alorraren arabera 2020 | |
Alorra | Ehunekoa |
---|---|
Nazioarteko lankidetza | 78% |
Ekintza publikoa eta parte-hartzea | 11% |
Komunikazioa | 6% |
Kudeaketa | 5% |
Nazioarteko Lankidetzako gastua sektorearen arabera 2020 | |
Sektorea | Ehunekoa |
---|---|
Garapen sozioekonomikoa | 27% |
Hezkuntza | 21% |
Genero | 21% |
Laguntza humanitarioa | 16% |
Gizarte zibilaren sendotzea | 15% |
Nazioarteko Lankidetzako gastua eremu geografikoaren arabera 2019 | |
Eremua | Ehunekoa |
---|---|
Afrika | 24% |
Asia | 23% |
Latinoamerikan | 53% |
Zure dohaintza fiskalki kengarria da. Informazio guztia hemen kontsulta dezakezu.